UNIREk, soldadurari eta lotura-teknologiei buruzko Estatuko lehen azokak, martxoaren 8tik 9ra irekiko ditu ateak. Erakusketa espazio handi batean, enpresek beren proposamen berritzaileenak aurkezteko konferentziak eskainiko dituzte, eta praktikan eta bizipenetan oinarritutako atal handi bat ere izango du, antolatzaileek arreta handiz prestatutakoa.
Atal horretan, gainera, soldadura-lehiaketa bat eta soldadurarako txokoa izango ditugu, lehena soldaduran prestatzen ari diren ikasleei zuzendua, eta bigarrena beren abilidadea erakutsi nahi duten bisitarientzat. Horri guztiari gaineratu behar zaio CESOL Soldadura eta Lotura Teknologien Espainiako Elkarteak bi urtean behin antolatzen dituen jardunaldiak UNIRErekin batera egiteko erabakia. Horrela, FICOBA soldaduraren eta lotura-teknologien estatuko ardatza izango da egun batzuez.
Kontua da Ficobak CESOLekin batera sustatutako azokaren lehen edizioa ondo baino hobeto doala. Azkenean, 68 enpresa erakusketari izango ditugu Ficobako 2.eta 3. pabilioietan. Enpresen % 38 Euskadikoak dira, baina aipagarria da UNIREk estatuko gainerako lurraldeetan piztu duen interesa, batik bat Madrilen (% 16) eta Bartzelonan (% 14). Gainerako % 30a beste autonomia-erkidegoetako enpresek osatzen dute. Enpresa erakusketarien zerrenda UNIRE azokaren webgunean dago jadanik helbidean.
Guztien artean, azokara datozenei soldaduraren eta material anitzeko lotura-teknologien (desmuntagarriak eta desmuntaezinak) balio-katearen irudi oso bat eskainiko diete. Ordezkari kopuruaren arabera, aipagarriak dira honako sektore hauek: soldadurarako ekipamenduak eta produktuen ekoizpena eta banaketa; mozketa, soldadura, eraldaketa, konformazioa eta konponbideak; kontsumigarrien ekoizpena eta banaketa; eta mozketarako ekipamenduen eta produktuen ekoizpena eta banaketa.
Bisitariek, gainera, balio-katearen beste elementu batzuetako markak ere aurkitu ditu, hala nola aholkularitza, homologazioa, I+Ga, prestakuntza, gas industrialen ekoizpena eta banaketa, betegarrien ekoizpena eta banaketa, ikuskaritza, gainazalen teknologia eta tratamendu termikoa; itsasgarriak, egiaztapena, ingeniaritzak, saiakuntzak, sektoreko elkarteak eta metrologia eta sentsoreen teknologia.
Horiez gainera, UNIREn parte hartuko dute Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak eta Bidasoa bizirik ekonomia eta enplegua sustatzeko sozietate publikoak. Aholkularitza eta informazioa emango diete bisitariei eta enpresei langile gaituak lortzea erronka handia den sektore honetan .
Exhibitor’s Corner, ponentzia bat 15 minutuan behin
Exhibitor’s Corner erakusketa-proiektuaren osagarri ideala da. Ficobako 2. pabiloian kokatuko da, eta bertan enpresa erakusketariek berek eskaintzen dituzten produktuei eta zerbitzu garrantzitsuenei buruzko hitzaldiak emango dituzte: Marka erakusketarien askotarikotasunak bere isla izango du espazio honetan, eta proposamen ugari ezagutzeko parada izango dugu: lixatze robotizaturako urratzailetatik hasi eta lotura-tekniketako robotika aplikatura arte. Guztira, 25 konferentzia emango dira, eta guztiak kontsultatu daitezke azokaren webgunean.
Erakustaldiak eta simulazioetarako txokoa
UNIREk azoka dinamikoa ere izan nahi du. Horregatik, erakusmahaiak bisitatzeaz eta ponentziak entzutera joateaz gain, bisitariek aukera izango dute erakusmahaietan zuzeneko erakustaldiak ikusteko, bai eta enpresetako arduradunei galderak egiteko eta haiekin hitz egiteko ere. Laser-makinaren soldaduraren inguruko erakustaldiak kristal inaktinikodun soldadura-mahai batean, metala moztea eta arbastatzea, Cobot gelaxkarekin eginiko MigMag soldadurak, herdoila kentzea disko urratzailearekin, pernoen soldadura, etab.
Eta UNIREn soldadurako beren gaitasunak probatu nahi dituzten guztientzat, Seaberyk diruz lagunduta, simulaziorako txokoa izango dugu, azokaren 3. pabiloian. Bertan, aldez aurretik izena emanda, parte hartu eta beste parte-hartzaile batzuekin lehiatzeko aukera izango dugu. Bi jardunaldien ordutegiak webgunean daude eskuragarri: https://expounire.org/corner-de-simulacion/
1.Unire Soldadura Lehiaketa
Ez da ohikoa soldadura-txapelketak antolatzea, hainbat eskakizun bete behar baitira. UNIRE azokak, ordea, sektorearen topagune izan nahian prestakuntzaren esparruan ere, hura zer garrantzitsua den aditzera eman nahi du, eta I. UNIRE Soldadura Lehiaketa antolatu du, ikasleek beren abileziak erakusteko. Fronius eta Nippon Gases izango dira babesleak, eta, baieztatu dutenez, EAE osoko, Zaragozako, Burgosko, Madrilgo, Valentziako, Huelvako, Cádizeko, Bartzelonako, Nafarroako eta Murtziako 23 ikastetxek parte hartuko dute.
B2B agenda
UNIRE azoka industrial eta profesionala da. Beraz, ezinbestean eskaini behar ditu enpresa erakusketarien eta bisitarien artean harremanak sortzeko tresnak. Horretarako, antolatzaileek bilera-agenda bat adosteko matchmaking plataforma bat jarri dute martxan, baita bilera horiek egiteko espazio fisiko bat ere, 2. pabiloian. Zerbitzu hori erabiltzeko azokan izena eman behar da aurrena, eta doakoa da profesionalentzat eta ikasleentzat.
CESOL, aliatua eta jardunaldi teknikoen sustatzailea
CESOL Espainiako Soldadura eta Lotura Teknologien Elkartea ezinbesteko laguntzailea izan da UNIREren lehen edizio hau abian jartzeko. Elkartea Espainia mailako erreferentzia da soldaduraren eta lotura-teknologien esparruan, eta lankidetza aktiboan aritu da Ficobarekin, aholkularitza eta ezagutza eskainiz.
Gainera, azokari babesa eman dio, Soldaduraren eta Lotura Teknologien Jardunaldi Teknikoen 23. edizioa UNIREren data berberetan antolatuta (martxoak 7-9). Jardunaldi horietara joateko, aldez aurretik izena eman eta ordaindu beharra dago.
Jardunaldian Espainia mailako ekitaldirik garrantzitsuena dira soldaduraren, itsasgarrien eta beste lotura-teknologia batzuen alderdian. Bi urtetik behin antolatzen dira, eta profesionalak eta enpresak elkartzen dituzte, alor horretako azken berritasunak eta joera zientifiko-teknikoak aurkeztu eta kontrastatzeko. Gaiak zorroztasunez aztertzen dira, eta eztabaida interesgarriak pizten dira hizlarien eta entzuleen artean.
Jardunaldien helburu nagusia da loturen, estalduren, gehikuntzazko ekoizpenaren eta lotutako beste prozesu batzuen (hala nola egiturazko osotasuna, ikuskapenak edo kalitatearen eta ingurumenaren kudeaketa) alorreko azken aurrerapenen ezagutza zabaltzea.
Jardunaldiak leku bikaina dira ideiak eta informazioa trukatzeko, esperientziak eta baliabideak bateratzea sustatzen dute, eta elkarrizketa bultzatzen. Azken horri esker, ikerketa-ildo berriak ireki daitezke, edo proiektu berriak gauzatzeko lankidetzak sortu. Jardunaldi hauek aukera bikaina dira soldaduraren profesionalen, produktuen eta jardunbideen aurrerabiderako eta lotutako industriak sustatzen jarraitzeko.
UNIREko bisitaria
Soldadurari eta lotura-teknologiei buruzko estatuko lehen azoka espezifikoak dakarren agenda osatuak interesa piztu du profesionalen artean, eta hasiak dira dagoeneko azokara etortzeko izena ematen. Izen-emate horiek gainetik aztertuta, ikusi dugu oihartzuna izaten ari dela zenbait sektoretan: aeroespaziala, automobilgintza, haize-errotak, galdaragintza, metalaren eraldaketa, eraikuntza, ingeniaritzak eta ekipamendu-ondasunen ekoizpen orokorra. Horrek agerian uzten du askotarikoak direla beren prozesu industrialetan teknologia horiek erabiltzen dituzten sektore ekonomikoak, bai eta beharrezkoa zela horientzat guztientzat UNIRE bezalako azoka espezializatu bat osatzea ere.