Bidasoa Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuak ikasle ohien elkartea aurkezteko ekitaldia antolatu du. Aurkezpen ekitaldia apirilaren 25ean egingo da, arratsaldeko 18:00etan Ficoban eta Iñigo Lavado jatetxean. Ekitaldian parte-hartzeko izen emateak ikastetxearen webgunearen bitartez edo ikastetxeko idazkaritzan egin behar dira.
Apirilaren 25ean Ficoban Bidasoa LHIIak ikastetxeko ikasle ohien elkartearen aurkezpena egiteko ekitaldia egingo du. Ekitaldian sarrera musikalaren eta agintarien agurraren ostean, elkartearen zuzendaritza-batzordea, ikastetxearen gaur egungo egoera eta elkartearen webgunea aurkeztuko dira. Aurkezpen ekitaldia amaiera musikal eta lunch batekin amaituko da.
Ekitaldian parte hartzeko gonbidapena ikastetxearen ia 70 urteko ibilbidean bertan ikasketak egin dituzten ikasle guztiei zuzenduta dago. Izen ematea, Bidasoa ikastetxearen idazkaritzaz gain, ikastetxearen webgunearen bitartez egin daiteke.