Igandean, ekainaren 4an, trafiko-mozketa ugari izango dira Irunen. Izan ere, egun horretan Colón pasealekuan Igandero ospatuko da. Bestetik, Irungo Txirrindulari Klubak antolatutako San Pedro Sari Nagusia egun horretan bertan ospatuko da eta txirrindularitza probak hainbat trafiko mozketa eragingo ditu.
Igande honetan, Igandero programaren beste saio bat izango da, Colón ibilbidearen erdialdean. Ondorioz, goizeko 10:00etatik 18:00etara bitartean, bertako artisautzaren azoka egingo da, eta, 10:30etik 14:30era bitartean, bigarren eskuko azoka.
Era berean, San Pedro txirrindularitza klasikoa Irundik irtengo da, eta hirian bertan amaituko da. Izan ere, aurten, probaren eguna aurreratu egin dute, eta igande honetan izango da, ekainak 4. Hori dela eta, Igandero programaren saio bakoitzaren esparruan bezala Colón ibilbidea 10:00etatik 19:00etara bitartean ixteaz gain, beste aldaketa batzuk egingo dira zirkulazioan:
09:00etan, Urdanibia plazaren inguruko zirkulazioa etengo da. Beraz, Uranzu karrikatik datozen ibilgailuak Korrokoitz karrikarantz eta Nafarroa hiribiderantz desbideratuko dira, eta Dolores Salísetik datozenak, Ermita karrikarantz. 09:15etik 09:40era bitartean gutxi gorabehera, Nafarroa hiribidean, Oxinbiribil biribilgunean eta Donostiara bidean GI-636 errepidean sartzeko trafiko guztia moztuko da.
12:30ean, bide hauek itxiko dira: Elizatxo hiribidea, Arretxeko gaineko biribilgunearen eta Erromerieta biribilgunearen (Café Irun) artean; Andrearriaga ibilbidea, bi noranzkoetan; Araba kalea, bi noranzkoetan; Katea eta Olaberri arteko errepidea, bi noranzkoetan; Eguzkitzaldea kalea, Perujaran kaletik Urdanibia plazaraino; Euskal Herria hiribidea, Pérez de Azkue plazatxoko eta Ribera kaleko biribilguneen artean; eta, esan bezala, Urdanibia plaza.
Gainera, aldizkako etenak egingo dira Prudencia Arbide karrikan, lasterketako ibilgailuen etorrera dela eta. Gainontzean, lasterketak ez du izango eraginik hirian. Lasterketa amaitzen denean kenduko dira murrizketak; aurreikuspenen arabera, 14:00etarako. Ordura arte saihesbidea erabiltzea gomendatzen da.
- L1. Zaisa-ospitalea:
9:15etik 09:40 aldera arte, ilarak gertatuko dira, Nafarroa hiribiderako sarrera eta Osinbiribileko biribilgunea moztuko direlako. Lasterketa igarotzen denean berreskuratuko da ohiko ordutegia.
- L2. San Juan-Ventas:
09:30ean irteten den lineaburua Gipuzkoa hiribideko 1era aldatuko da. Ezin da bermatu zerbitzuaren maiztasuna 12:30etik 14:00ak aldera arte.
- L3. San juan – Artia:
09:30eko irteera Arbeseko biribilgunetik egingo da.
- L4. San Juan – Antzaran – Olaberria:
08:45eko irteeratik 09:45eko irteera arte, kendu egingo dira SJ Langileko eta Urdanibia plazako geralekuak, eta lineaburua Gipuzkoa hiribideko 1era aldatuko da. Ezin da bermatu zerbitzuaren maiztasuna 12:45etik 14:00ak aldera arte.
Murrizketa horiek lasterketa amaitutakoan eta agintariek baimentzen dutenean kenduko dira.