Udal Euskaltegiko udako euskara ikastaroetan izena emateko azken egunak

Irungo Udal Euskaltegiak jakinarazi duenez, udako euskara ikastaroetan izena emateko epea datorren ostegunean bukatuko da, ekainaren 8an. Ikastaroak bi txandatan banatuko dira: uztailean eta abuztuan. Hona hemen datak eta orduak:

  1. txanda: uztailaren 3tik 28ra, 09:00etatik 13:15era
  2. txanda: abuztuaren 1etik 29ra, 09:00etatik 13:15era

Euskalduntze maila guztiak emango dira lehenengo zein bigarren txandan: A1, A2, B1, B2 eta C1.

Lannahi programan sartzeko eskakizunak betetzen dituzten guztiek doan egin ahalko dituzte ikastaroak, eta gainontzekoek Udalaren bekak eskatzeko aukera izango dute.

Ikastaroetan izena emateko interesa dutenek eta informazioa eskatu nahi dutenek 943505273 telefono zenbakira deitu dezakete.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude