M8 Asanblada Feminista Bidasoa martxoaren 8ko manifestazioa antolatzeko bilduko da otsailaren 7an

M8 Asanblada Feminista Bidasoak martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, egingo den manifestazioa antolatzeko asanblada antolatu du. Bilera otsailaren 7an, larunbatean izango da. Palmera Montero gunean elkartuko dira eguerdiko 12:00etan horretarako.

Mobilizazioaren antolaketan parte hartzeko interesa duten guztiak asanbladara gonbidatu dituzte, denon laguntza eta ekarpena beharrezkoak direla adieraziz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude