M8 Asanblada Feminista Bidasoak 2025eko martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, antolatzeko deialdia luzatu du. Bidasoaldeko emakume guztiak gonbidatu dituzte antolakuntza bilerara gonbidatzera, “denak garrantzitsuak gara” argudiatuz.
Bilera urtarrilaren 24an, ostiralean, izango da, arratsaldeko 18:30etik 20:00era. Irungo Emakumeen Etxean bilduko dira, Istillaga plazako 8. zenbakian.



