2024ko Emakumeen Nazioarteko Egunak morez tindatu zituen Irungo kaleak. Nazioartean ospatzen den egunak milaka aurpegi izan zituen. Izan ere, egunean zehar hirian antolatutako ekintzen artean, 2.000 pertsona inguru batu ziren “Eskubideak finantzatu = Berdintasuna azkartu” lelopean M8 Asanblada Feminista Bidasoak deituriko mobilizaziora. Dena den, Irunen ohikoa den moduan, martxoaren 8az haratago, hirian 30 ekintza baino gehiago antolatu dira udalaren eta elkarteen arteko lankidetzari esker hilabete osoan zehar.