Ines Zubillaga – 42 urte
Langabezia eta ustelkeria-kasuak dira batez ere kezkatzen nauten arazoak. Orain dela urte ba-tzuk, heldugabea nintzenean, ez nintzen konturatzen arazo hauetaz, ez nuen lanean pentsatzen eta ez ziren argitaratzen hainbeste ustelkeria kasu.
Honorina Redondo – 82 urte
Langabezia da nire kezkarik handiena. Nire seme-alabek orain lana badute, baina bata bi urtez lanik gabe egon da. Ez dute diru askorik irabazten; baina, gutxienez, ez diet lagundu behar.
Jende gehiegi gara eta enpresa asko itxi dira, jendeak non egingo du lan?
Luis Irisarri – 74 urte
Gazteriak kezkatzen nau, laganbezia oso handia delako. Nire alaba lanik gabe ibili da, eta topatzen dituen lanak oso ezegonkorrak dira; gainera, arrunt gaizki ordaindutakoak izaten dira. Kontratatzen dutenek krisi egoeraz baliatzen dira baldintza desegokiak eskain-tzeko: hau ala ezer ez.
Ascensión Vergara – 44 urte
Umeei ematen zaien heziketak kezkatzen nau. Adibidez, nire seme-alabei heziketa bat ematen diet; banandua nagoenez, aitarekin beste gauza ezberdin batzuk ikasten dituzte, ordea. Batez ere, teknologia berrien erabilera gehiago kontrolatu beharko litzateke.
Amparo Gamero – 57 urte
Batez ere langabeziak kezka-tzen nau. Nire ingurunean gero eta jende gehiago lanik gabe dago. Nire semeak ez du lanik aurkitzen eta uste dut arazo handia dela gure gizartean. Bestalde, osasun sistema txarrera doala uste dut; gero eta denbora gehiago itxaron behar da hi-tzordu bat lortzeko.