Kik Messenger, txat berria

Kik Messenger, funtsean, beste txat aplikazio bat da, merkatuan dauden askotariko beste bat, -kik-messengerbada. Haren erabilera oso hedatua ez dagoen arren (behintzat Espainian ez da oso ezaguna), indarrez hazten ari den app bat da. Zer du, bada, aplikazio honek berezirik, besteen aldean?

Hona hemen datu batzuk:

•19 milioi erabiltzail

•Multiplataforma aplikazioa: honako hauetan ezar daiteke: iOS, Android, Windows Phone, OVI, Blackberry

•Garrantzizkoa: ez da beharrezkoa ezartzeko disposi tiboa smartphone izatea, tablet-pc bat ere izan daiteke; hala nola, iPad edo tablet Android bat.

•Ingresatzeko ez duzu telefono zenbakirik behar hari testu-mezua bidali eta erabili ahal izateko, Whatsapp edo beste zenbaitekin bezala. Aski duzu posta elektronikoko kontu bat eta pasahitz bat; eta damutzen bagara eta erregistratzeko erabilitako e-maila aldatu nahi badugu, aplikazio berberarekin egin dezakegu, oso lagungarria izan arren gutxitan aurkitzen dugun abantaila.

•Badu oso ezaugarri positibo bat “txat korporatibo” (enpresako edo lantaldeko kideen arteko komunikazio-sistema) gisa erabili nahi baduzu, zeren eta bidalitako mezuak jaso izanaren jakinarazpena ere baitauka, hiru egoeratan: bidalia ‘S’, jasoa ‘D’ eta erantzuna ‘R’; horrela, bada, bidalitako mezuaren egoera jakin dezakegu.

•Ez dakar publizitaterik atxikita, eta Whatsappen edo PingChaten alternatiba bat denez, “b plan” ezin hobea da gure dispositiboan berehalako mezularitzarako bezero gisa.

•Instagramer-en txata da: aplikazioa naro-naro darabilen edonork ziur aurkitu dituela beren artean komunikatzen diren Kik erabiltzaileak. Kik bitartez lehiaketak, topaketak… antolatu dira, edo, besterik gabe, egunero argazkiak bozkatu eta argazkilarien berri izateko ere balio du. Areago, Instagram erabiltzaileen artean ligatzeko baliabide ere bada. Hona Kikekin loturiko hashtag entzutetsuenetarikoak: #kikme, 1.500.000 argazki baino gehiago dituena; #kikmessenger, 70.000 argazki baino gehiago dituena, eta #kikmenow, 60.000 argazki baino gehiago dituena.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude