Azter dezagun jaio eta gutxi gorabehera 8 hilabete bitarte haurraren garapen afektibo emozionalean lagungarri izan daitekeen zenbait erreferen-tzia labur.
Umea amaren sabelean goxo egon da, eta jaiotzarekin aldaketa anitz bizitzen ditu: tenperatura, gosea, arnasketa, digestioa, beldurra, zentzumenak martxan jartzen dira…
Aldaketa hauei guztiei eran-tzuteko eta segurtasuna sentitzeko, bere beharrei azkar eta sentikorki erantzuten duen pertsona behar du. Nor da pertsona hori? Ama, bere sabelean eduki duena, bera izan delako aurretik jada konexioan egon den pertsona hurbilena, sentikortasuna eraikitzen hasi dena.
Honekin esan nahi al dut aitak edo bestelako bikotekideak ezin duela pribilegiozko harreman hori eraiki? Ezta adopzioan edo harreran dutenek ere? Ez!! Guraso eta haur bakoitza mundu bat da eta modu anitzak badaude, baina naturak ematen dizkigun bideak baliatzeari garrantzitsu deri-tzot. Honekin argi utzi nahi nuke haur bakoitzak bere ama duela hoberena, elkarrekin egiten baitute egunero hamaika elkarrekintzetan harreman eder, bakar eta errepika ezina. Beste pertsonek paraleloki harreman berdinak egingo dituzte, beste harreman eder bereziak osatuz. Baina gurasook gugan sinetsi eta geure buruarekin konfiantza badugu, gai gara gure haur jaioberriaren beharrak sentitzeko eta emateko. Haurrak baditu gose-, egarri-, beldur-, logura-eskakizunak, eta ama (eta atxikimendu hurbilak) gai da hori ulertzeko. Gure senarekin bat egin, betebeharrak edo ingurukoak ematen dituen mezu kontrajarriak baztertuz.
– Amaren (edo beste atxikimendu-pertsonaren) sentikortasunak eta erantzun azkarrek segurtasuna emango diote, konfiantzazko erlazioa sortuz. Haurra konfiantzaz hezten bada, inguruan eta munduan konfiantza izango du, eta seguru ekingo dio esploratzeari etapa honen amaieran.
– Haurrak ezinegona azal-tzeko negar egiten du, eta hortik amak (edo beste atxikimendu-pertsonak) beharrak aseko dizkio. Amaren gorputz komunikazioaren eta doinu lasaien bidez, haurra lasai daiteke; beraz, haurraren negarra lasaitzeko gure lasaitasun korporala transmititzea inportantea da. Gure gorpu-tzak ematen dio haurrari tenperatura goxoa, lasaitasuna, energia… Gure konexioa edo sentsibilitatea jakintsua delako, eta ama bakoitzak (edo beste atxikimendu-pertsonak) eraikitzen baitu bere modua.
– Gure KONTAKTU KORPORALAK haurraren erregulazio emozionala bideratzen du. Haurra ez da sentitzen duenaz jabetzen; hitza erabili arte ezin du bere erregulazio emozional kontzientea sortu. Bitartean gure gorputza eta hitz goxoak dira haurraren aurre emozioak edo gaizki sentitzea erregulatuko dituztenak. Gure gorputzarekiko loturak segurtasuna ematen dio.
– Haur jaio berriek ez dute oso urrun ikusten, gutxi gorabehera hobekin ikusten duten enfokea bularra ematen diogun distantzia da. BEGIRADA oso inportantea da, bada, bestea entitzen baitugu, lagunduak sentitzen gara; begiratzeko, geure burua begiratuta sentitu behar dugu. Arreta garatzeko oso garran-tzizkoa da, interesa susta-tzeko eta haurraren NIa garatzeko. Maitasunez, goxotasunez begiratu, den bezala onartuz.
– Begirada galdu gabe eta haurraren neurrian ipinita, lurra bizitzeko aukera ematea ere garrantzitsua dugu. Emozionalki edo gustura dagoenean lurrean ipini haurra, askatasunez mugi dadin. Lehen hilabeteetan gorputz guztia mugitzen du, pozik sentitzean eskuak eta zangoak gelditu gabe mugituz, eta poliki atal bakoitzaren kontzientzia hartzen joango da. Libreki gauzak har-tzen (edo helduak ematean heltzen) hasiko da, baita buruz behera ipintzen ere. Ondoren, katuka ibiltzera pasako da, eta gero, zutitzera. Helduok lurrean egon behar dugu, gara-tzen laguntzeko eta behar duenean besotan hartzeko.
– Hau dena bideratuz, 8 hilabete inguruan haurrak atxikimendu-irudi bat sortzen du; alegia, bere beharrak asetzen dituen pertsona bat dagoelako kontzientzia hartzen du, eta hari lotuko zaio indarrez. Erreferentzia horrekin lasaitasunez esploratuko du mundua.
Gugan sinetsi eta geure beldurrekin, aurrera, adi egoten laguntzen baikaituzte. Zalantzak ditugunean ingurukoei galdetu, beti bada norbait erreferentzia ederrak eman diezazkigukeena epaitu gabe.
GOZATU haurraz, eta ahal denean deskantsatu!!
Mapi Urresti Ortiz
KUTTUN aholkularitza
psikopedagogikoa