Irungo Ayamendi Gimnastika Erritmikoko Klubeko haurren gurasoak kezkatuta agertu dira klubeko kirol-entrenamenduak egiteko espazio publikoaren faltaren aurrean. Horrela, 20 urte baino gehiagoz gai honen inguruan luzatu den erakundeen isiltasuna salatzeko dokumentua zabaldu dute.
Ayamendi Gimnasia Erritmikoko Klubeko gurasoek egoeraren ezaguraztea erabaki dute “Irungo Udalak entrenamenduak egiteko espazio publiko duin bat eskaintzeko beraien eskaera entzuten ez duelako”. Horrela, gimania errimikoaren praktikarako kirol-instalazio egokiak eskatzen dituzte, ikasleek entrenatzeko aukera izan dezaten, hiriko beste klub batzuek egiten duten bezala.
Ayamendi Kluba 2000. urtean sortu zen eskualdean kirola eta gimnasia erritmikoa sustatzeko helburuarekin. Gaur egun Udalaren diru-laguntza bat jasotzen du Artaleku kiroldegiko pista astelehenetan 17:30etik 19: 30era eta asteazkenetan 16:30etik 19:30era erabili ahal izateko, baina ez dira nahikoak.
Urteak igaro ahala, Ayamendi Gimnastika Erritmikoko Kluba hazten ari da, eta ordutegiak handitu behar ditu gimnastei behar duten arreta emateko, maila handiagoko kategoriak hartu ahal izateko eta taldeak azpibanatzeko.
Entrenatzeko leku eta ordu nahikorik ez duenez, klubak ezin ditu luzatu entrenamendu-egunak, eta lehiatzen diren gimnastak ezin dira federatu, maizago entrenatu behar dutelako.
Irungo hirian dagoen kirol eskari handiaren jakitun diren arren, Ayamendi elkarteko gurasoei bidegabea iruditzen zaie modalitate berean aritzen diren klubek astean 5 egun izatea entrenatzeko. Guraso taldeak adierazi duenez guztiok aukera berdinak merezi dituzte.
Udalak uko egin dionez entrenamenduak behar bezala egiteko kirol instalazio publiko duinak jartzeari, Artiako Trinketa erabili behar izan dute urteetan, egoera txarrean egon arren. Hala ere, eta guztion harridurarako, instalazio horiek konpondu ondoren, espazio horretan entrenatzeko aukera ukatu zitzaien.
Horregatik, Ayamendiko gurasoek 20 urte baino gehiagoan bizi izan duten desberdintasun-egoera salatu nahi dute. Era berean, klubeko ikasleek bizi duten egoera larria konpontzeko konponbide azkarra eskatu dute.
Entrenamenduak behar bezala egiteko, ezinbestekoa da gimnasia erritmikoak behar dituen aparatuak (uztaiak, soka, mazoak, zinta eta pilota) erabiltzeko behar besteko altuera duen tapiza eta espazioa izatea. Hala, 23-24 ikasturteari begira, honako eskaera hauek egin dituzte:
- Irungo Gimnastika Erritmikoko Klubarekin partekatutako gune bat edo Artaleku kiroldegiak kudeatzen duen pilotalekua erabili ahal izatea.
- Astelehen eta asteazkenetako ordutegi berean, beste ordu eta erdi izatea beheko kategorietako neskak entrenatzeko, baldin eta ez badute altuera duen aretorik behar, adibidez, Artalekuko A aretoa.
- Ostiraletan altuerako gune bat izatea, lehiaketako neskekin bi orduz entrenatu ahal izateko.