II. Errepublikaren 93. urteurrena gogoratuko da igandean

“Nicolás Guerendiain” Irungo Errepublikarrak elkarteak II. Errepublikaren 93. Urteurrena gogoratzeko ekitaldia antolatu du apirilaren 14rako, iganderako. Ekitaldia CBA liburutegiaren sarreran dagoen Almudena Grandes plazatxoan egingo da goizeko 12:30etatik aurrera.

Txalaparta doinuekin hasiko da ekitaldia. Komunikatu bat irakurri ondoren, bandera errepublikarra igoko da. “Nicolás Guerendiain” Irungo Errepublikarrak elkartetik hiritarrak animatu dituzte balkoietan bandera errepublikarra jartzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude