Irun Hiria Musika Bandak ohiko kontzertua eskainiko du irailaren 7an Junkaleko Ama Birjinaren omenez

Ostegun honetan, hilak 7, Irun Hiria Musika Bandak Junkaleko Andre Maria hiriko zaindariren omenezko kontzertua emango du. Urtero moduan, doako kontzertua izango da eta arratsaldeko 20:00etan hasiko da Junkal plazatxoan. Bertaratzen direnek entzungo duten errepertorioa inoiz baino bereziagoa izango da, askotariko musika estiloez osatutakoa: pasodoblea, zarzuela, etab.

Hona hemen programa osatuko duten pieza guztiak:

  • Concerto  d’amore
  • The Crazy Charleston Era
  • El bateo
  • Puenteareas
  • El barberillo de Lavapiés
  • West Side Story
  • Sagarra jo

Irun Hiria Musika Banda

Irun Hiria Musika Banda Espainiako musika talderik zaharrenetako bat da: 2023an, 50 urte bete ditu. Nagusiki, kontzertu eta emanaldietan jarduten da, urte osoan, hala nola San Pedro eta San Martzial jaietan, eta baditu hitzordu finko batzuk: San Pedro eguneko kontzertua, Junkaleko Andre Mariaren omenez eman ohi duena, Larreaundiko maiatzaren 1ekoa, Santiagoko polka kontzertua, Euskal Jira… Gainera, inauteriak, Erregeen desfilea eta beste ospakizun batzuk animatzen ditu, hainbat formatutako aretoko kontzertuak ematen ditu (kontzertu tradizionalak, haurrentzako kontzertuak, artista gonbidatuekiko kontzertuak…), eta hiriko auzoetako jaiak ere girotzen ditu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude