M8 Asanblada Feminista Bidasoak kontzentrazioa eta performancea antolatu dituzte Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira. Eskualdeko hiru hirietan kontzentrazioak egingo dira azaroaren 25eko arratsaldean zehar, ordu eta leku ezberdinetan. Ondoren, performance bat egingo dute eta bertan parte hartzeko prest dauden emakumeen bila ari dira.
2025eko azaroaren 25erako M8 Asanblada Feminista Bidasoatik hiru mobilizazio antolatu dituzte. Arratsaldeko lehena, 16:45ean egingo da Hendaiako tren geltokiaren aurrean. Bigarrena, berriz, Hondarribian izango da 18:00etan M8 plazan. Azkenik, Irungo elkarretaratzea arratsaldeko 19:30ean egingo da Zabaltza plazan.
Performancerako boluntarioen bila
M8 Asanblada Feministatik adierazi dutenez datorren asteartean, azaroaren 25ean, egingo den performancean parte hartzeko prest dauden emakumeak behar dituzte. Bertan parte hartu ahal izateko arratsalde hori libre izatea betekizun bakarra dela adierazi dute, hau da, berdin du ze ordutik aurrera parte hartu daitekeen: 17:00etan izan daiteke, 18:00etan edo 19:00etan. Parte hartze guztiak ongi etorriak izango direla azpimarratuko dute antolatzaileek. Performancean parte hartu nahi dutenek m8asanbladafeministairun@gmail.com helbidearen bitartez harremanetan jarri behar dira.



