Eguzkitza BHIko ikasleek Booktrailer lehiaketa irabazi dute bigarren urtez jarraian

Bigarren urtez jarraian, Eguzkitza BHIko ikasle talde batek Gipuzkoako Booktrailer lehiaketa irabazi du. Galtzagorri Elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera, antolatzen duen booktrailer lehiaketako irabazleak izan dira Kimetz Cortés, Gari García eta Jon Retolaza Eguzkitza BHIko ikasleak.

Eguzkitzako ikasleek Etxeberria anaiek idatzitako Artxipelagoa liburuan oinarritutako booktrailerrarekin irabazi dute eta , idazleek beraiek eman diete saria. Ikastetxetik ikasle hirukotea zoriondu dute lorpenarengatik eta sariaz disfrutatzera animatu dituzte.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude