Bidasoko M8 Asanblada Feminista azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, eskualdean egingo diren kontzentrazioak iragarri ditu. Irunen, Hendaian eta Hondarribian elkarretaratzeak egingo dira toki eta ordu ezberdinetan.
Lehena, Hendaiako Maritxu Anatol plazan egingo da azaroaren 25eko, larunbateko, 17:15ean. Horren ostean, Hondarribiko M8 plazan 18:00etan elkarretaratzea egingo da. Azkenik, Irunen zabaltza plazan 19:00etan elkarretaratzea egingo da.