Real Uniónek eta FYLABek hitzaldi bat antolatu dute otsailaren 8rako, asteazkenerako, eta, otsailaren 9rako, ostegunerako, ohitura osasungarriei eta kirola egiteko elikadura on eta askotarikoaren beharrari buruz. Bi hitzaldiak 18:30ean hasiko dira.Hizlaria Ander Buenetxea nutrizionista izango da eta hitzaldiaren izenburua “Nutrizioa, osasuna eta errendimendua kirolari gaztearengan” izango da.
Harrobiaren bilera-aretoan emango da. Asteazkeneko hitzordua klubeko Infantilen Ohorezko Mailako eta Infantil Txikia taldeetako gurasoei zuzenduta dago eta ostegunekoa, berriz, Kadeteen Ohorezko Mailako eta Kadeteen Gorengoen Mailako taldeetako gurasoei zuzenduta dago.
Ander Buenetxea
Ander Buenetxea García (Zarautz, 1996) dietista-nutrizionista da, batez ere nutrizio klinikoan eta kirol-nutrizioan espezializatua. Egindako prestakuntzari eta hainbat diziplinatako hainbat kirolarirekin (taldeko kirolak, banakako kirolak…) duen esperientziari esker, atleten osasuna, errendimendua eta errekuperazioa elikaduraren bidez optimizatzen saiatzen da, haien gorputz-osaera ere kontuan hartuta.
Denboraldi honetan Real Unión klubeko eta Bidaso Kirol Klubeko lehen taldeekin elkarlanean ari da nutrizio-plan indibidualizatuak egiteko.