Irun eta Hondarribiko hotel-establezimenduek %96ko okupazioa gainditu dute Aste Santuan. Gainera, gehienek gutxienez egun batez “ kartela eskegi dute. Nabarmentzekoa da bi hiriak bisitatu dituzten pertsona gehienak nazio-jatorrikoak izan direla, besteak beste, Euskadi, Katalunia, Aragoi eta Madril.
“Jai egunetan bi hirietako kaleak eta terrazak turistaz gainezka egon dira. Honek, eskualdea euskal kostaldea bisitatzen duten pertsonek gustukoen duten helmuga bezala finkatzen du” adierazi du Miguel Angel Paezek, Bidasoa bizirikeko presidenteak.
Domu Santu Zubiko aurreikuspen onenak bete dira
Hiriko hotel eta establezimendu turistiko gehienek gutxienez egunen batean konpleto kartela eskegi dute. “Ostegunetik igandera ia %100ean egon gara, larunbat gauean logela librerik gabe gelditu ginen. Bisitan etorri zaizkigun gehienak Katalunia eta Zaragozakoak dira” esan du Irungo Atalaia hoteleko María Candela Fernández de Valderramak.
Hondarribiako Jauregui hoteleko Gonzaga Jaureguik oso balorazio ona egin du Aste Santu honi buruz. “Pertsona gehien izan ditugun egunak ostirala eta larunbata izan dira, %91n egon gara. Gainerako egunetan okupazioa % 80koa izan da. Eguraldi onari esker, azken orduko erreserbak ere izan ditugu. Kataluniatik eta Madrildik zetozen bisitari gehienak”.
María Serranok, Bidasoa bizirikeko presidenteordeak, adierazi duenez, “Hoteletako arduradunak poz-pozik daude Domu Santu Zubiko datuekin, baita ostalariak ere. Izan ere, bisitari ugari izan ditugu, eta horrek ia egunero taberna, jatetxe eta terrazak beteta ikustera eraman gaitu”.
Tursimoko bulegora bisitak
Apirilaren 6tik 10era Irun eta Hondarribiko Turismo Bulegoek 1308 jaso dituzte guztira Aste Santuko egunetan. Informazioa eskatu duten bisitarien jatorria Estatukoa izan da batez ere, eta horien artean Euskadi, Katalunia, Madril, Aragoi, Gaztela eta Leon eta Galizia nabarmendu dira.
Bidasoa Turismo duela gutxi Zaragozan egon ondoren, Irun eta Hondarribia sustatzen egon ginen, ikusi dugu Aragoiko bisitarien kopuruak gora egin duela Aste Santu honetan. Era berean, Frantziako merkatua hobetzeko eta finkatzeko lanean jarraitzen dugu.