Irungo Udaleko Berdintasun Zerbitzuak LGTB/Trans Legeari buruzko kafe-tertulia bat antolatu du

Irungo Udaleko Berdintasun Zerbitzuak LGTB/Trans Legeari buruzko kafe-tertulia bat antolatu du, aniztasun sexualari eta LGTBIQ+ eskubideei buruzko programazioaren barruan. Hilaren 20an izango da, ostegunarekin, 18:00etatik aurrera, Oiasso Museoaren egoitzaren ondoko taberna-jatetxean.

Transexualen berdintasun erreal eta eraginkorrerako eta LGTBI pertsonen eskubideen bermerako 4/2023 Legea onartu berri dela baliatuz, LGTBI kolektiboak haren bidez konkistatu dituen eskubideak jendarteratzeko gune bat sortzea da helburua. Oihana Puente Cortések gidatuko du tertulia, LGTBIQ+ eskubideetan aditua den abokatu batek: kolektiboak Legeari esker egin dituen aurrerapenen berri emango du, eta hari buruzko uste ustelak desmitifikatuko ditu.

Hona hemen gaia lantzeko aurreikusitako gainontzeko jarduerak:

  • Haurrentzako antzerkia, maiatzaren 15ean, astelehenarekin, Eguzkitza Haur eta Lehen Hezkuntzako institutuan.

Maiatzaren 15a Familien Aniztasunaren Nazioarteko Eguna dela baliatuz, Gehitu elkarteak ikaslerik gazteenen (4-5 urtekoen) artean askotariko familia ereduei buruz hausnarrarazteko eta haiek bistaratzeko antzezlan bat emango du.

  • Bestalde, Berdintasun Zerbitzuak jakinarazi duenez, ekainaren 28a LGTBIQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna dela ospatzeko eta uztailaren 8an Harrotasunaren Martxa egiteko lanean ari da, hiriko gizarte eragileekin batera.
  • Azkenik, irailean, Sublime filma emango da, zeinak 2022an Sebastianne Latino saria irabazi zuen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude