Iñaki Goikoetxea, Real Unióneko entrenatzailea: “Garrantzitsuena igandea da, hiru puntuak batzea konfiantza hartzeko eta hor gaudela ikusteko”

Iñaki Goikoetxea Real Unióneko entrenatzaileak agerraldia egin du Stadium Galen, lehen taldeak igande honetan UD Logroñés taldearen aurka jokatuko duen partidaren atarian.

“Igandekoa porrot gogorra izan zen. Egun hori gaizki pasatu genuen, astelehenean minduta etorri ginen entrenatzera, baina astearteko atsedena ondo etorri zitzaigula uste dut. Asteazkenean jokalariek oso ondo entrenatu zuten. Hor gaude oraindik”, hasi da esaten Debakoak.

Igandeko partidari buruz galdetuta, Real Unióneko entrenatzaileak esan duenez, “partida bakoitza ezberdina da. Beti pentsatzen duzu nor izan daitekeen onena partida baterako edo besterako, baina alde horretatik lasai nago, ziur bainago jokatzen duen edonork ondo egingo duela”.

“Ez dut kalkulurik egin, sailkapenari ere ez diot begiratzen. Zer kalkulatuko dugu astero? Igandean jarriko dugu arreta. Garrantzitsuena igandea da, hiru puntuak batzea konfiantza hartzeko eta hor gaudela ikusteko”, adierazi du Goikoetxeak.

Lehen Federazioko 2. Multzoko 32. jardunaldiko partida 16:00etatik aurrera jokatuko da, igandean, Las Gaunasen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude