Garaitu zerbitzua aurkezteko hitzaldia egingo da bihar Emakumeen Etxean

Bihar, otsailaren 7an, EDE Fundazioak Garaitu zerbitzua aurkezteko hitzaldi bat emango du Emakumeen Etxean. Garaitu Bidasoko eskualde osoan indarkeria matxistaren biktima diren emakumeentzako zerbitzu bat da. Hitzaldia arratsaldeko 18:00etan izango da.

Irungo Udalaren eta Emakumeen Etxea Elkartearen arteko kogestio hitzarmenaren esparruan izango da informazio hitzaldia. Hain zuzen ere, Emakumeen Etxea Elkarteak proposatutako lehenengo jarduera da, eta urte osoan berdintasunarekiko konpromisoak hartzen jarraitzeko programaren barruan dago.

Garaitu Gipuzkoako Foru Aldundiaren zerbitzu publiko bat da, EDE Fundazioak kudeatzen duena, eta arreta psikosozial, sozioedukatibo eta soziojuridikoa ematen die Bidasoko eskualde osoan indarkeria matxistaren eta sexu erasoen biktima diren emakumeei, haien seme-alaba adingabeei eta mendekotasun egoeran dauden haien ardurapeko beste pertsona batzuei.

Eskualde mailako zerbitzu bat da: arreta emateko zortzi egoitza ditu, erabiltzaileei ingurune komunitarioan emateko arreta, ahalik eta gertuen. Irunen, 2023ko ekainean jarri zen martxan, Emakumeen Etxeko instalazioetan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude