Bihar inauguratuko da udal marrazketa eta pintura akademiaren erakusketa Amaia Kultur Zentroan

Marrazketa eta Pinturako Udal Akademiak 2022-2023 ikasturtean ikasleek egindako lan batzuk aurkeztuko ditu Amaia KZren erakusketa-aretoan. Bihar, ekainaren 2an, 19:30ean, izango da erakusketaren inaugurazioa, eta ekainaren 12ra arte egongo da zabalik. Erakusketa asteartetik larunbatera, 18:00etatik 21:00etara eta igandeetan, 11:00etatik 13:00etara bisitatu ahalko da; astelehenetan berriz, itxita.

Lan horiek proiektuen arabera multzokatuta daude, eta irudikapen naturalistako ariketak eta proposamen esperimentalak nahasten dira haietan. Hainbat prozedura eta teknika erabili dira horien sorrerarako, hala nola, ikatz-marrazkia, pastela, collagea, akrilikoa, gouachea eta olio-pintura.

Irungo Marrazketa eta Pinturako Udal Akademia gune irekia da, eta proiektu pertsonalak, programazio didaktikoak, sarrera-probak eta abar lan daitezke bertan. Erakusketa hau, beraz, ikasturte osoan Anaka auzoko Fabiola Erregina kaleko instalazioetan egiten denaren isla da. Zentroko 45 ikaslek parte hartzen dute, eta 125 lan inguru erakutsiko dituzte.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude