Santiagoko Deabruakek kultur elkartearen 20. urteurrena ospatzeko jaia antolatu du martxoaren 18rako

Santiagoko Deabruak kultur elkarteak elkartearen sorreraren 20. urteurrena ospatzeko jardunaldi oso bat antolatu du. Ekintzak martxoaren 18an, larunbatean egingo dira Zaballtza plazan.

Zehazki, goizeko 11:00etatik 13:00etara Zabaltza plazara hurbiltzen direnek puzzleez, erraldoiez eta ur zezenez gozatzeko aukera izango dute. Arratsaldean, berriz, 16:30etatik  21:00etara kablerik eta pilarik gabeko jokoak, Photocall-a, txokolata eta piroteknia ikuskizuna egingo dira.

Santiagoko Deabruak elkartetik jendea animatu dute 20. urteurrena ospatzeko jardunaldiaren barruan egingo diren ekintzetan parte hartu dezan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude