2023ko Inauterietako programa astearte honetan amaituko da, hilak 21; urtero bezala, sardinaren ehorzketa eta Zanpantzarren erreketa egingo dira San Juan plazan. Jarduerak 19:00etan hasiko dira Zabaltza plazan, dantzatzeko musikarekin. Ordu erdi beranduago, segizioak bere bideari ekingo dio, Colón pasealekuan, Foruen kalean eta kale Nagusian barrena San Juan plazara joateko.
Trafikoa eta autobusak
19:15etatik 19:45etara zirkulazioa moztuko da desfilearen ibilbideko kaleetan, eta hiri barruko autobSus-lineetan aldaketa hauek egingo dira:
L-1 ZAISA – HOSPITAL:
Ospitaleko norakoan: 19:15etatik 19:45ak arte, gutxi gorabehera, Fermin Calbetonera arte betiko ibilbidea. Ondoren, norakoa aldatu eta Nafarroa hiribidetik behera egin ondoren, GI-636 errepidetik joango gara Hondarribia kalera, kale horretako geltokiraino, eta handik aurrera ohiko ibilbidea egingo da, ospitaleraino.
Zaisako norakoan: 19:15etatik 19:45ak arte, gutxi gorabehera, Autobusa Hondarribia kaleko geltokira iritsiko da, Hondarribia kaletik behera jaitsiko da eta GI-636 errepidetik Oxinbiribileraino joango da. Handik aldageltokira igoko da eta hortik aurrera ohiko bidea egingo du Behobiarantz.
L-2 SAN JUAN – VENTAS – TXINGUDI:
Azken irteera Fermin Calbetonetik: 19:00etan. Ordu horretatik Aurrera 20:00 arte gutxi gorabehera linea-burua Sindikalaren pareko eskola-autobusen geltokira eramango da.
L-3 SAN JUAN– ARTIA / SAN JUAN – OLABERRIA:
Ez da aldaketarik izango
L-4 SAN JUAN – ANZARAN – OLABERRIA:
Azken irteera Fermin Calbetonetik 18:45etan, ordu horretatik aurrera eta 20:00etara arte, gutxi gorabehera, linea burua Gipuzkoa 1.