Txingudi Errugbi Taldeak Klubaren Eguna ospatuko du larunbatean

Elkarteko jokalari, partaide, guraso eta zaleak daude gonbidatuta Plaiaundin ospatuko den jaialdira

Argazkia (Txingudi Errugbi Kluba): 2022ko klubaren eguna

Txingudi Errugbi Taldeak Klubaren Eguna ospatu du ekainaren 3an, larunbatean.16:00etan hasiko da ekitaldia eskolaren partidarekin; bertan, 10 eta 12 urtez azpiko txikiek euren gurasoak izango dituzte aurkari, zalantzarik gabe, oso interesgarria izango den norgehiagokan.

Bitartean, klubeko beste sail guztiak tokata txapelketa handirako taldeak antolatuko dituzte, 17:00etatik 19:00etara jokatzeko. Talde bakoitzak sub 14, sub 16, sub 18, gizonezkoen, emakumezkoen eta beteranoen jokalari bana izango dute, gutxienez, eta, amaieran, sari banaketa izango da. Jaieguna ixteko, partaide guztiek hirugarren denboraz disfrutatuko dute.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude