Santi Jiménez Irungo Udaleko Gazteriako jarduneko ordezkariak prentsaurrekoa eman du gaur, bere arloak 2023ko San Pedro eta San Martzial jaietarako antolatu duen programa aurkezteko.
Aurten ere, Santiagoko frontoia gazteentzako erreferentzia izango da ekainaren 25ean, 26an eta 27an, baina aurretik, ekainaren 17an, aurrekari gustagarria izango dute ekainaren 17an En Tol Sarmiento taldearen kontzertuarekin. Gehien eskatutako taldeen artean dago, eta bertako Kitzika eta Fa sus 4 taldeak izango dituzte telonero. Kontzertu horiek gazteek aurrekontu parte-hartzaileetan egindako eskari bati erantzuten diote: gazteentzako kontzertu gehiago antolatzea, hain zuzen.
Gazteguneko karpan, Istillaga plazan, askotariko proposamenak antolatuko dira, gazteen eskarien arabera, eta kontzertuak, diskofestak eta parte hartzeko jarduerak egingo dira, besteak beste. Bertaratzen diren gazteek beren talentua erakutsi ahalko dute Oihan Vegak aurkeztutako GazteTalenten, edota Malen Azpirotzek eta Asier Burguetek dinamizatutako karaokean abestu, edota Marshall dantzari eta koreografoak eskainitako masterclassean parte hartu.
Jardueren ondoren, kontzertuen txanda. Igandean, ekainak 25, izango dugu aurrenekoa: Bengo oiartzuarra; astelehenean, ekainak 26, Samuraï artista madrildarraren txanda iritsiko da, eta asteartean, ekainak 27, kontzertu zikloari itxiera emateko, Santa Salut izango dugu, proposamen urbanoago batekin. Kontzertuen ondoren, musika-programazioak jarraituko du, disko festekin, askotariko DJ gazteen eskutik: Oihan Vega, Asier Hernández, Josu Rodríguez, Candy, Aitana Grandes eta María López.
Jarraian, jarduera guztiak jaso ditugu taula batean:
- 21:00etan: Urdanibia plazan, GAZTEARTEAN AGERTOKIA.
- KITZIKA eta FA SUS 4.
- 22:30etan: Urdanibia plazan, ETSren KONTZERTUA.
Ekainaren 25ean, igandean
- 17:00etan: Gaztegunea – Euskal Jai frontoian (Santiago), OLINPIADAK, El Pilar ikastetxeko Haurren eta Nerabeen Partaidetza Foroko ikasleek dinamizatuta. (+12)
- 18:30etan: Gaztegunea – Euskal Jai frontoian (Santiago), GazteTALENT, Oihan Vegak aurkeztuta. Izena eman behar da aurrez aurretik. (+12)
- 20:30etan: Gaztegunea – Euskal Jai frontoian (Santiago) BENGOREN KONTZERTUA.
- 22:00etan: Gaztegunea – Euskal Jai frontoian (Santiago) DISKOFESTA DJ CANDIrekin.
- 22:30etan: Gaztegunea – Euskal Jai frontoian (Santiago) DISKOFESTA DJ OIHAN VEGArekin.
Ekainaren 26an, astelehenean
- 17:00etan: Gaztegunea – Euskal Jai frontoian (Santiago), ARGAZKI RALLYa, Martindozenea Gaztelekuak dinamizatuta. (+12)
- 18:30etan: Gaztegunea – Euskal jai frontoian (Santiago), KARAOKEA, Malen Azpirotz eta Asier Burguetek aurkeztuta. Izen-emateak 18:00etatik 18:30etara. (+12)
- 20:30etan: Gaztegunea – Euskal Jai frontoian (Santiago) SAMURAÏREN KONTZERTUA.
- 22:00etan: Gaztegunea – Euskal Jai frontoian (Santiago) DISKOFESTA DJ AITANA GRANDESekin.
- 22:30etan: Gaztegunea – Euskal Jai frontoian (Santiago) DISKOFESTA DJ ASIER HERNÁNDEZekin.
Ekainaren 27an, asteartean
- 17:00etan: Gaztegunea – Euskal Jai frontoian (Santiago), ARTE BRUTALA, Artia Gaztelekuak dinamizatuta. (+12)
- 18:30etan: Gaztegunea – Euskal Jai frontoian (Santiago), DANTZAKO MASTERCLASSa: MARSHALL.
- 20:30etan: Gaztegunea – Euskal Jai frontoian (Santiago) SANTA SALUTEN KONTZERTUA.
- 22:00etan: Gaztegunea – Euskal Jai frontoian (Santiago) DISKOFESTA DJ MARÍA LÓPEZekin.
- 22:30etan: Gaztegunea – Euskal Jai frontoian (Santiago) DISKOFESTA DJ JOSU RODRIGUEZekin.