Inauteriek kale mozketak eta autobus zerbitzuan aldaketak eragingo dituzte

Larunbat honetan hasiko dira Inauteriak Irunen Kaldereroen desfilearekin, eta hilaren 13ra arte luzatuko dira. Ospakizunak direla eta, zenbait kale moztu beharko dira, eta aldaketak izango dira autobus-zerbitzuan ere.

Otsailaren 3an, larunbatean (Kaldereroak)

Otsailaren 3an, larunbatean, Kaldereroen desfilea eta manifestazio bat ere egingo dira eta horrek zirkulazioari eragingo dio hiriko zenbait puntutan 18:50etatik 20:30ak arte, gutxi gorabehera.

18:50etik aurrera Hondarribia kalea: moztuta egongo da bi noranzkoetan eta Colón pasealekua itxita egongo da Hondarribirantz, osorik. Gipuzkoa hiribideko bidegurutzetik aurrera, San Juanerantz bakarrik ibili ahalko dira ibilgailuak.

19:30etik aurrera Gipuzkoa hiribidea itxita egongo da, bi noranzkoetan, harik eta desfilearen azkenak Colón pasealekuaren eta Gipuzkoa hiribidearen arteko bidegurutzea igaro arte. Orduan, Hondarribiranzko noranzkoa irekiko da. Nolanahi ere, taxiak eta Legia eta Pikoketa kaleetako egoiliarrak Luis Mariano kaletik sartu ahalko dira, kontrako noranzkoan, Jose Ramon Agirretxeko geralekura edo etxera joateko. Handik irten, berriz, kale Nagusitik eta Artalekutik irtengo dira.

19:15etatik aurrera Hondarribia kalea ireki egingo da, eta erdialderantz doazen ibilgailuek Aduana kaletik desbideratu beharko dute. San Migel auzoa normaltasunez irekita egongo da. Nafarroa hiribidetik datozenak San Juaneko itzulbideraino joan ahalko dira, eta, bertan, noranzkoa aldatu beharko dute.

Kale hauetako sarbidea itxita egongo da desfilearen azkenak Colon pasealekuaren eta Gipuzkoa hiribidearen arteko bidegurutzea igaro arte: Argentinar Errepublika, Arizmendi Almirantea, Mendibil, Zabaltza plaza, Miguel de Astigar, Jacobo Arbelaitz eta Cipriano Larrañaga. Renfeko geltokiko sarbidea ez da itxita egongo, eta nahi duenak bertara joan ahalko du Anaka kaletik.

Desfilearen azkenak aurrera egin eta oinezkoen segurtasuna bermatu ahala kenduko dira murrizketak, 20:30etan gutxi gorabehera. Bitartean saihesbidea erabiltzea gomendatzen da.

Trafiko-aldaketak otsailaren 4an (Inudeak eta Artzainak)

12:00etatik hasita eta 14:00ak arte, gutxi gorabehera trafiko aldaketak izango dira Inude eta Artzainen desfilea dela eta.

11:45etik aurrera Santiago kalea itxita egongo da, harik eta desfilea Eskoleta kalean sartu arte. 12:10etik aurrera, zirkulazioa modu puntualean itxiko da Nafarroa hiribidean, Eliza kalean eta Colón pasealekuan, harik eta desfilea San Juan plazan sartu arte.

12:30etik aurrera Colón pasealekua moztuta egongo da Eliza kalearen eta Gipuzkoa hiribidearen artean, bi noranzkoetan.  Gainera, Gipuzkoa hiribidea irekita egongo da bi noranzkoetan, eta ibilgailuak Colón pasealekura sartu ahalko dira, Hondarribiko noranzkoan. Era berean, Nafarroa hiribidetik datozenak San Juaneko itzulbideraino joan ahalko dira, eta, bertan, noranzkoa aldatu beharko dute.

Desfilearen azkenak aurrera egin eta oinezkoen segurtasuna bermatu ahala kenduko dira murrizketak, 14:00etan gutxi gorabehera. Bitartean saihesbidea erabiltzea gomendatzen da. Aparkalekuetan ez da eraginik izango. Gainera, Renfeko geltokiko sarbidea ez da itxita egongo, eta nahi duenak bertara joan ahalko du Anaka kaletik.

Trafiko-aldaketak otsailaren 10ean eta 11n (Inauteriak)

16:15etik 20:00ak aldera arte, kaleak moztuko dira hiriko zenbait lekutan, honela:

16:15etik aurrera Letxunborro hiribidean Zubimuxurako erreia moztuko da, Anaka kaleko bidegurutzetik.

16:50etatik aurrera, ezingo da kale hauetara sartu:  Anaka, Donostia, Zubimuxu, Hondarribia, Colón pasealekua, Gipuzkoa hiribidea, San martzial, Prudencia Arbide. Hori dela eta, itxita egongo da kale hauetako sarbidea: Miguel de Astigar, Jacobo Arbelaitz eta Cipriano Larrañaga. Erdigunera sartzeko (Aldapeta, Legia…) Gipuzkoa hiribidetik eta Luis Mariano kaletik joan beharko da, kontrako noranzkoan.

Autobus-zerbitzuari dagokionez, San Juaneko itzulbiderako sarbidea itxita egongo da ordu-tarte horretan, Osinbiribileko biribilgunetik eta Urdanibia plazatik

Autobus-zerbitzuak

Otsailaren 8an, ostegunean

L1. ZAISA-OSPITALEA

18:30etatik 19:30, ospitaleko noranzkoan: Fermin Calbetón kaleraino ohiko ibilbidea; itzulbidean bira egin eta Nafarroa hiribidera jaitsiko gara. GI-636 saihesbidetik joango dira Mendeluko biribilguneraino, eta Letxunborro hiribidetik Ospitalera.

18:45etatik 19:15era, Zaisako norakoan: Ohiko ibilbidea Aldabe mendiraino, ondoren autobusa Letxunborro hiribidetik behera jaitsiko da eta GI-636 saihesbidea hartuko du Osinbiribileko noranzkoan. Itzulbidera sartuko gara eta, hortik aurrera, ohiko ibilbidea Behobiaraino.

L2. San Juan-Katea-Txingudi: 18:40etan irtengo da azken busa Fermin Calbetónetik, eta 19:20ak arte, gutxi gorabehera, Fermin Calbetóneko lineaburua Sindikalaren pareko bus-geltokira eramango da. 

L3. SAN JUAN – ARTIA

San Juan Artia: Ez da aldaketarik izango.

L4. SAN JUAN – ANTZARAN – OLABERRIA 

18:15etan irtengo da azken busa Fermin Calbetonetik, eta 19:15ak arte, gutxi gorabehera, Fermin Calbetóneko lineaburua Elizatxo hiribideko 11.era aldatuko da (Olibondoen biribilgunea).

 Otsailak 10, larunbata

L1. ZAISA-OSPITALEA

Ospitalerantz: 16:30etako irteeratik 20:00etara, gutxi gorabehera, autobusak Osinbiribileko biribilgunera iritsiko dira, eta geltokitik kanpo geratuko dira, Dunboako anbulatorioan bidaiariak jasotzeko. Ondoren GI-636 errepidetik desbideratuko dira, eta Letxunborro hiribidean barrena iritsiko dira ospitalera.

Zaisarantz: 16:30etako irteeratik 20:00etara, gutxi gorabehera, autobusak Aldabe mendiraino iritsiko dira. Bertan, buelta eman eta GI-636 errepidetik joango dira Osinbiribileko biribilgunera (Nafarroa hiribideko 18.ean geratuko dira bidaiariak hartzeko, baina geltokira sartu gabe), eta bertatik ohiko ibilbidea egingo dute Zaisaraino.

L2. SAN JUAN – KATEA – TXINGUDI

Azken irteera Fermin Calbetonetik 16:30etan, ordu horretatik aurrera eta 20:00etara arte, gutxi gorabehera, lineaburua Bidasoa LHII pareko eskola-autobusaren geltokian egongo da (Sindikala).

L3. SAN JUAN – ARTIA

Azken irteera Fermin Calbetónetik 16:30etan, ordu horretatik aurrera eta 20:00etara arte, gutxi gorabehera, lineaburua Osinbiribileko biribilgunean egongo da.

L4. SAN JUAN – ANTZARAN – OLABERRIA

Azken irteera Fermin Calbetónetik 16:15etan, ordu horretatik aurrera eta 20:00etara arte, gutxi gorabehera, lineaburua Olibondoen biribilguneko geltokian egongo da.

Otsailak 11, igandea

L1. ZAISA-OSPITALEA

Ospitalerantz: 16:30etako irteeratik 20:00etara, gutxi gorabehera, autobusak Osinbiribileko biribilgunera iritsiko dira, eta geltokitik kanpo geratuko dira, Dunboako anbulatorioan bidaiariak jasotzeko. Ondoren GI-636 errepidetik desbideratuko dira, eta Letxunborro hiribidean barrena iritsiko dira ospitalera.

Zaisarantz: 16:30etako irteeratik 20:00etara, gutxi gorabehera, autobusak Aldabe mendiraino iritsiko dira. Bertan, buelta eman eta GI-636 errepidetik joango dira Osinbiribileko biribilgunera (Nafarroa hiribideko 18.ean geratuko dira bidaiariak hartzeko, baina geltokira sartu gabe), eta bertatik ohiko ibilbidea egingo dute Zaisaraino.

 L2: SAN JUAN – KATEA

Azken irteera Fermin Calbetónetik 16:00etan, ordu horretatik aurrera eta 20:00etara arte, gutxi gorabehera, lineaburua Bidasoa LHII pareko eskola-autobusaren geltokian egongo da (Sindikala).

L3. SAN JUAN – ARTIA

Azken irteera Fermin Calbetónetik 16:30etan, ordu horretatik aurrera eta 20:00etara arte, gutxi gorabehera, lineaburua Osinbiribileko biribilgunean egongo da. 

L4. SAN JUAN – ANTZARAN – OLABERRIA

Azken irteera Fermin Calbetónetik 16:15etan, ordu horretatik aurrera eta 20:00etara arte, gutxi gorabehera, lineaburua Olibondoen biribilguneko geltokian egongo da.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude