Taldekako eta banakako emaitza onak utzi ditu asteburuak Bidasoa Atletiko Taldean

Asteburu honetan BATeko kirolariek hitzordu bikoitza izan dute: Pista estaliko 23 urtez azpiko Gipuzkoako Txapelketa Anoetan eta Euskadiko Kros Txapelketa Ortuellan jokatu dira. Klubeko hainbat atletak banakako zein taldekako emaitza onak lortu dituzte denboraldi hasiera honetan.

Euskadiko Kros Txapelketa

Igandean Ortuellan jokatutako Euskadiko Kros Txapelketan Super Amara BAT taldeko atletek maila handia eman dute taldekako zein banakako podiumak lortuz: 18 urtez azpikoen nesken taldeak lortu zuen. Naia Piquerrek bigarren postua lortu zuen, Eider Aramburuk (4.a) eta Paula Crespok (9.a) osatu zuten taldea.

Zilarrezko domina 18 urtez azpiko mutilen taldearentzat izan zen. Taldea Urko Ibarguren (5.a), Gorka Garcia (8.a), Jon Casado (20.a) eta Jon Perezek (23.a) osatu zuten.

Hirugarren postua berriz, mutilen Absolutua/Sub23 taldeak lortu zuen. Ander Aramendik irabazi zuen 23 urtez azpikoen kategorian, Mikel Aramendik (5.) eta Adur Ugartemendiak (14.) ere parte hartu zuten. Ander Segurola (35º), Milton Arturo Gil (69º) eta Jon Sansinenea (82º) atletek osatu zuten taldea. Nabarmentzekoa da Julen Mendozaren hirugarren postua 20 urtez azpikoen mailan.

Banakako beste emaitza batzuk hauek izan ziren.  Adur Errazkin (5. 16 urte azpiko mutiletan), Lukas Cabezón (11. 20 urtez azpiko mutiletan), Telmo Nausia (16. 16 urtez azpiko mutiletan) eta Maialen Mitxelena (19. 16 urtez azpiko nesketan).

23 urtez azpiko Gipuzkoako Txapelketa

Larunbatean 23 urtez azpiko Gipuzkoako Txapelketan parte hartu duten klubeko bi atletek paper garrantzitsua egin dute. Laia Olaskoagak irabazi zuen 200 metroko proba 25,37 segundotan. Bere aldetik, Aritz Zuazok garaiera proban parte hartu zuen eta bigarren postuan geratu zen 1,96 metrorekin eta MMP lortu zuen 60m-tan 5. postuan geratuz 7,19 segundoko markarekin.

Teresa Errandonearen itzulera

Larunbatean Anoetako belodromoan ere PLP (Parte Hartze Askeko Probak) ospatu ziren eta klubeko hainbat atleta lehiatu ziren. Azpimarratzekoa da Teresa Errandonea lehiaketara itzuli zela 2 urteren ostean, pistetatik erretiratu behar zela iragarri zuenean. Teresak 60m eta 60m hesiko probetan parte hartu zuen, emaitza onak lortuz. 60m hesidunetan 8,31 segundoko marka hobea egin zuen eta 60m-tan finala irabazi zuen, 7,75 segundoko markarekin aurreko seriea korrituz. BATetik oso pozik agertu dira atletaren itzulerarekin, eta ziur daude pixkanaka bere marketan aurrera egingo duela.

Dortsalak agortuta Bidasoako Maratoi Erdia + 10K

Hilabete eta erdi falta da Bidasoako Maratoi Erdia + 10K lasterketaren hirugarren edizioa egiteko. Bi distantzien dortsalak agortu egin dira: 1700 lagunek eman dute izena Maratoi Erdian eta 650 lagunek eman dute izena 10k lasterketan. “Sold out” kartela lehen aldiz zintzilikatzen duen probarako mugarri historikoa da. Klubean buru-belarri ari dira lanean proba arrakastatsua izan dadin eta parte-hartzaileek lasterketa handi batez gozatzeko aukera izan dezaten.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude