Arbes auzoko jaien ospakizunean murgilduko da abuztuaren 29tik, ostegunetik, irailaren 1era, igandera. Arbes auzoko jai batzordeak antolaturik, adin guztietako auzotarrentzako ekintzak egingo dira lau egun horietan zehar. Jarraian, 2024ko auzoko jaietan zehar egingo diren ekintzak ikusi ahalko dituzu:
Abuztuak 29, osteguna
- 16:00 Real Uniónen laguntzarekin penalti jaurtiketa (6-12 urte).
- 18:00 Mahai-teniseko Txapelketa Leka-Enea kirol elkarteak antolatuta.
- 19:30etatik 20:30tara Pizzeria Peccato-rekin merienda.
**Omenaldia Arbes Bidasoa klubeko judokei, aurten lortutako arrakastagatik.
- 21:00etatik 23:00etara Txiki danza: DJ Mikeltxi.
Abuztuak 30, ostirala
- 11:30etatik 13:00etara Txirrindekin haur jolasak, Irun Bike Center-ek antolatuta.
- 16:00 Haur jolasak (aulkien jolasa, panotxak, etab.).
- 18:00 Bidasoako erraldoien emanaldia.
- 20:00 Sevillanak Caramelo taldea, eta Alma Gitana eskutik.
- 22:00 Bakarrizketa “Dario Mares”-ekin.
- 23:30 DJ Hector.
Abuztuak 31, larunbata (San Ramón)
- 10:00 Marrazki lehiaketa Arbes auzo elkartean.
- 10:00 Erroibide kirol elkarteak antolatuta. 3×3 saskibaloia Nagore Laffage parkean.
- 11:00 Igel txapelketa.
- 11:30 San Martzial ermitan auzoko hildakoen oroimenezko meza.
- 12:00 Toka txapelketa.
- 12:00 Muxikoak arbesko plazatxoan.
- 12:30 Binakako futbolin txapelketa. Izen ematea 12€.
- 16:00 Txispea tabernan zortzi erregetako mus txapelketa.
- 17:00 Arbes plazatxoan herri kirolak koadrilaka.
- 17:30 Auzoa girotzen Los Pasai txaranga.
- 19:30 Sol de Loto Dantza taldearen emanaldia.
- 20:30 II. Txapel Jaurtiketa Lehiaketa.
- 21:30 Apaga eta Vamonos punk talde irundarraren emanaldia.
- 23:00 DJ hector. Gaia: Ibizako gaua.
Irailak 1, igandea
- 09:30 Diana Irungo Udal Bandako Txistularien eskutik.
- 10:00 Balkoi Loredunen Lehiaketa.
- 3×3 Saskibaloi Txapelketaren jarraipena.
- 12:30 Irungo Udal Musika Bandaren emanaldia.
- 14:30 Herri bazkaria. Menua: paella, txerri saiheskia, edaria, postrea eta kafea. Helduek 25€ eta haurrek 10€.
- 17:00 Truck txapelketa Vitoria tabernan.
- 18:30 Herri kirolak plazatxoan Bihurriren eskutik (bihurri.com).
- 20:00 Matraka elektrotxarangaren emanaldia.
- 22:00 Emanaldi sorpresa eta jaien amaiera.