Bakean eta askatasunean oinarritutako murala ETAren bukaeraren hamargarren urteurrena gogoratzeko

Aurten, ETAren bukaeraren hamargarren urteurrena bete da, eta, asteazken honetatik aurrera, ikusgai dago efemeride horren harira sortutako murala. Kultura arloak koordinatutako ekimena da. Ildo horretan, proposamen artistikoaren oinarrian bi kontzeptu daude, bakea eta askatasuna, eta elementuaren oinarrizko diseinua esku zuriak izango dira. Nazioarteko ikur horrek bakearen aldeko keinua irudikatzen du, eta gizartean indarkeria edo kalteak eragiten dituzten guztien kontrako gaitzespena ere adierazten du. Gainera, zuria normalean bakearekin identifikatutako kolorea da.

«Kontua da hausnarketa bat plazaratzea eta legatu bat uztea, gizartean aise ezagutzen den ikur baten bidez», azaldu du Juncal Eizaguirre Kulturako ordezkariak. «Esanahi garrantzitsu horrez gain, ekimenak badu beste ezaugarri interesgarri bat ere: eremua berreskuratzea, hain zuzen, muralismoaren eta lan artistikoaren bitartez”.

Garikoitz C. Murua (GKO Art Studio) arduratu da murala egiteaz. Irungo Udalaren ohiko kolaboratzaileak dira Kultura eta Gazteria arloek antolatutako ekimenetan. Diseinua, artea eta komunikazioa lantzen dituzte, eta ibilbide oparoa dute artearen munduan. Helburua kalitatezko muralak egitea da, oreka estetikoa emango duten elementuak eta ikusleari barrenak astinduko dizkioten sentsazioak txertatuta. Mural horien xedea gizartean eragina izatea da, ingurunean txertatzen dira eta edukiz hornitzen dute hiri-espazioa. Horrela, kultura artistiko eta bisuala ematen duten erreferentziazko elementu dira uneoro.

Kultur arlotik, azkenik, honako hau nabarmendu nahi dute «horrelako esku-hartzeek erakusten dute artea funtsezko tresna bat dela garapen sozialerako eta, horregatik, zenbait jarduketa lantzen ari gara, datozen hilabeteetan espazio horretan egiteko. Muralekin eginiko lan zehatzari dagokionez, 2022an sustatu nahi dugun ildoetako bat da. Horretarako, horma egokiak identifikatuko ditugu, eta eremu horretan lan egin nahi duten artistak bilatuko, askotariko tekniken eta koloreen bidez, herritarren artean mezuak zabaltzeko».

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude