Leka-Enea mahai tenis kluba Ligako txapelketan murgilduta dagoeneko. Hain zuzen ere, datorren asteburuan ligako hainbat partidu jokatuko dituzte klub irundarreko kirolariek.
- Mutilen goi mailako taldea Irunen lehiatuko da Podomat tm Parlaren aurka 18:30tan
- Goi mailako neskek Reusen jolastuko dute bertako taldearen aurka 19:00tan
- Mutilen ohorezko maila Irunen jolastuko da igande goizean
- Mutilen lehen maila ere Irunen izango da larunbatean 10:00etatik aurrera
- Nesken lehen maila hainbat talderen aurka lehiatuko da Abadiñon
- Mutilen bigarren mailak Errenteriako taldearen aurka jokatuko du
- Euskal ohorezko maila Oargiren aurka lehiatuko da
Klubetik gogoratu dute goi mailako partiduak zuzenean ikusi ahal izango direla.