Erroibide klubak 3×3 saskibaloi txapelketa antolatu du Arbesko jaietarako

Erroibide klubak 3×3 saskibaloi txapelketa egingo du Arbesko jaien barruan. Txapelketa irailaren 2an eta 3an, larunbatean eta igandean, jokatuko da Palmera Monteron. Izen ematea doakoa izango da.

Neska zein mutilen kategoriako partiduak antolatuko dira: 2004tik aurrera jaiotako seniorrak, 2005 eta 2006 urteen arteko juniorrak, 2007 eta 2008 urteen artean jaiotako kadeteak, 2009 eta 2010 urteen artean jaiotako haurrak.

Abuztuaren 31ra arte zabalik egongo da txapelketan izena emateko epea. Izen ematea Arbes, Izkira, Txispea, Vitoria eta Wollmer tabernetan egin ahalko da.  Behin izena emateko epea itxita, txapelketaren ordutegiak jakinaraziko dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude