“Ramon Esparza, Bidasorako itzulera” erakusketa ikusgai egongo da Amaia KZan maiatzaren 4ra arte. Hainbat aldizkaritan kolaboratu duen moda eta zinemako argazkilari ezagunaren erakusketa gaur arratsaldeko 19:00etan inauguratuko da. Erakusketaren aurkezpenean Nuria Alzaga lehen alkateordea eta Irungo Udaleko Kultura ordezkaria eta erakusketaren komisarioa den Pedro Usabiaga izan dira.
Erakusketaren haria Bidasoa ibaia izango da, Lesakakoaren haurtzaroko lehen oroitzapen gisa, eta Irun ere bai, hiriarekin lotura berezia izan baitzuen. Alzagak baloratu duenez, “Ramon Esparzari buruz hitz egitea XX. mendeko Bidasoko pertsonaia garrantzitsuenetako bati buruz hitz egitea da”.
Ramon Esparza eta bere lanaren inguruko lehenengo erakusketa da, eta Irun baino leku hobeagorik ez zegoen hura hartzeko artistaren loturagatik hiria eta eskualdearekin. Hala nola, aipagarria da Irunen jostunen eta gizonezko jostundegien tradizio luze bat dagoela XIX. Mendearen erdialdetik aurrera. Moda artea eta kulturaren munduarekin bat ikusi ahal izatea ohorea bat da, eta erakusketa honen bidez, bere figurari dagokion lekua eman nahi diogu, bere obran Cristobal Balenciagaren eskuin eskua izatetik harago arakatuz. “Balenciagaren eskuin eskua izateak berez adierazten du Esparzaren izenaren handitasuna”, erantsi du Nuria Alzagak.
Bere begiradapeko ibilbide bat da XX. mendeko pertsonaiarik garrantzitsuenetariko batzuen bizitzan eta lanean zehar. Alde horretatik, Bidasoarekin lotura duten kulturako eta arteetako protagonista nagusien ehun-gaiak (jantziak), kapelak, osagarriak, argazkiak, ikus-entzunezko materiala, pinturak eta objektu eta dokumentuak biltzen ditu.
Bisita gidatuak eta pelikula
Erakusketa egiten den bitartean, hiru bisita gidatu eskainiko dira, guztiak komisarioaren eskutik. Lehena, otsailaren 28an, ostiralarekin, 19:00etan, bigarrena martxoaren 15ean, larunbatarekin, 18:00etan eta azkena apirilaren 13an, igandearekin, 12:00etan. Bisita horietan parte hartzeko. aurretik izena eman beharko da irunkultura@irun.org postaren bidez, eta, gero, baieztatu.
Horrez gain, “Phantom thread” filma ere emango dute (2017, Paul Thomas Anderson). Proiekzioa martxoaren 21ean izango da, 19:00etan, jatorrizko bertsioan eta azpitituluak gaztelaniaz. Sarrerak 5,50 euroan jarriko dira salgai. Filmarekin, erakusketaren komisarioaren aurkezpena izango da zinemako moda-materialei buruz.
Ramon Esparza
Ramon Esparza Viela (Lesaka, 1923-1997), Cristobal Balenziagaren esku eskuina eta konfiantzazko gizona mende laurden batean zehar, ‘Chanel’ zuzendaritza sortzailearen aurrean egon zen lehenengo espainiarra izan zen, eta bakarra ere, nahiz eta oso epe laburrean gertatu izana, izan ere, karguan ia urtebetez soilik egon zen.
Cristobal Balenciaga heriotza eta gero 1972an, Ramon Esparza izan zen Getariako diseinatzaileari dedikatutako erakusketen arduraduna.



