Erromatar garaiko moda, Influentzerrak eta negozioa aztergai uztailaren 11n Oiasso Museoan

Irungo Udaleko Kultura arloak antolatuta, uztailaren 11n, ostegunarekin, Oiasso Museoan, “Moda, influenzerrak eta negozioa: janzkera eta apaingarri pertsonalak Erromatar Inperioan” ikastaroa egingo da, UPV-EHUrekin elkarlanean antolatuta. Ikastaroa Elena Torregaray Pagolak eta Goizane Urrutia Gutierrezek (UPV/EHU) zuzenduko dute, eta asmoa da modak antzinako erromatar garaian izan zuen garrantzia nabarmentzea hitzaldi bidez. 09:30etatik 17:00ak arte izango dira.

Ikastaroan parte hartu nahi duten guztiek doan eman ahal izango dute izena Oiasso museoan, 943 639 353 telefono-zenbakian edo helbide elektroniko honetan: info-oiassomuseo@irun.org.  Uztailaren 11n bertan amaituko da izena emateko epea.

Moda erromatarra

Hitzaldiak zesarren garaiko janzkeraren eta apaindura pertsonalen garrantziari buruzkoak izango dira, gizarte-adierazpide ziren aldetik, ospe publikorako tresna bat eta merkatarientzako aparteko diru-iturri bat baitziren. Ikastaroa jende ororentzako da.

Hona ikastaroko programa osoa, banakatuta:

-09:30ean, Harrera parte-hartzaileei

-09:45ean, Aurkezpena: Goizane Urrutia Gutiérrez (UPV/EHU)

-10:00eta, Trinidad Nogales Basarrate

  • “Moda erromatarra: irudia baino zerbait gehiago”

Meridako Erromatar Artearen Museo Nazionala

-11:30ean, Jordi Pérez González

  • “Materialaren eta inmaterialaren artean: antzinako Erromako bitxiak”

Alcalá de Henaresko Unibertsitatea

-15:30ean, Elena Miramontes Seijas

  • “Antzinako ehungintza: kulturak batuz eta bereiziz”

IES Alfredo Brañas, Carballo (Coruña)

-17:00etan, Jorge García Cardiel

  • “Erromatar toga, jantzi bat baino askoz gehiago: jantzi ikoniko baten esanahi politiko, sozial eta identitarioak”

Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea

Oiasso Birsortze Historikoko Elkarteak emango dio amaiera erromatar jantziei eskainitako jardunaldiari. 2018an sortu zen Oiasso Birsortze Historikoko Elkartea, eta lan handia egiten ari da Oiassoko, antzinako Irun, erromatar gizartea birsortzeko. Atal militar bat du, goi-inperioko legioek berezko zituzten jatorrizko materialen erreplikez hornitutako soldaduez eta sekzio zibil batez osatua. Azken talde horren jantziak eta Antzinako Erromako modak aurkeztu eta azalduko dituzte Paco Martínezek eta Sevillako Pablo de Olavide Unibertsitateko Antzinako Historiako irakasle den Cristina Rosillo López doktoreak hitzaldi batean, elkarte horretako kideak diren aldetik. Uztailaren 11n, ostegunarekin, izango da topaketa hori, 19:00etan, eta amaiera emango dio erromatar janzkerari eskainitako jardunaldiari. Sarrera librea da, tokia bete arte.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude