Irungo Udalak Argitu tailerretan parte hartuko du aurten ere

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak, Irungo Udalarekin elkarlanean, Energia Argitu programaren baitan, elektrizitatearen faktura berriari buruz informatzeko ON-LINE tailerra antolatu du ekainaren 23an, asteazkena, 18:00etan. Saioa euskaraz izango da baina aldibereko interprete zerbitzua edukiko du, horrela nahi duenak gazteleraz azalpenak entzun eta galderak egiteko.

Tailer honetan parte hartu nahi duten herritarrek, aurretik izena ematea beharrezkoa da, saioak aurrera egiteko ezinbestekoa baita aldez aurretik saiorako sarbidea ematea. Izena emateko, honako bideak erabil daitezke:

– Posta elektronikoa bidaltzea ondorengo helbidera: argitu@gipuzkoa.eus

– Honako telefono zenbakira deitzea: 943 16 41 72/605 75 76 87

– Informazio osagarria: www.argitu.eus

Internetera sarrera izatearekin nahikoa da, ez da programarik deskargatu behar saioa jarraitzeko. Saioa gazteleraz izango da.

Tailerrean sortzen diren galdera edo zalantzak txat bidez luzatu ahal izango dira eta, ahal den neurrian, saioan bertan erantzungo dira. Denborarik emango ez balu, mezu elektroniko bidez erantzungo zaizkie galderak partehartzaileei.

Aholku energetikoak emateko zerbitzua

Irungo Udalaren aholku energetikoak emateko zerbitzu bat dago jadanik, eta Herritarrentzako Arreta Zerbitzura deituta eska daiteke hitzordua –Irundik kanpotik deituz gero, 943 505 152 zenbakira deitu behar da–, 010 zenbakira deituta, edo energia@irun.org helbide elektronikora idatzita. Faktura elektrikoa optimizatzeko zerbitzua, berriz, udal webgunearen bitartez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude