Alde Zaharra-San Juan Auzo Elkarteko Zuzendaritza Batzordeak erabaki du Manolo Monserrat Lecuonari ematea XI. Txapelaundi Saria. Saria abuztuaren 17an banatuko da Santa Elena Ermitan, Meza ostean.
Manolo Monserrat Lecuona Irunen jaio zen 1933an, eta Urdanibia plazan bizi izan da bizitza osoan (Pelegrin de Uranzu karrika 7). Oso pertsona ezaguna eta estimatua da, fanfarre ezberdinetan parte hartu du eta auzoko erakundeetako bazkide eta kolaboratzailea da.
Xantalen Danborrada
Abuztuaren 17ko arratsaldean Xantalen Danborrada auzoan zehar ibiliko da eta interesa duten guztiei parte hartzeko gonbitea luzatu diete Alde Zaharra-San Juan Auzo Elkartetik. Entseguak abuztuaren 14an eta 16an izango dira, 19:00etan elkartearen lokalean (Jesus 9), eta Elkarteak emango ditu danborrak. Egun berean, hilaren 17an, auzotarrak eta hiritarrak gonbidatu dituzte danborradarekin batera, garbitzaile jantziarekin, danborradarekin bat egitera eta bertan parte hartzera.