Alde Zaharra-San Juan auzo elkarteak Tortilla Irundarraren Nazioarteko I. Lehiaketa antolatu du

Alde Zaharra-San Juan auzo elkarteak Tortilla Irundarraren Nazioarteko I. Lehiaketa antolatu du. Txapelketaren lehen edizioa ekainaren 16an egingo da, goizeko 11:30etik 13:00etara bitartean San Juan plazan.

Tortilla Irundarrarena galtzeko arriskuan dagoen errezeta da. Horregatik, Alde Zaharra-San Juan auzo elkarteak lehiaketa hau antolatzea erabaki du, errezetak denboran iraun dezan. Jendea lehiaketan parte hartzera animatu dute.

Osagai guztiak parte-hartzaileek eraman beharko dituzte, errezetaren arabera. Lau lagunentzako osagaiak honako hauek dira: 8 arrautza, 100 gr. Baionako urdaiazpikoa, 100 gr. onddo edo perretxiko (txanpiñoiak ere izan daitezke), 3 piper gorri, txerri-gantza, (olioz ordezkatua) perrexil fresko xehatua, gatza. Zerbitzatu tortilla egin berria eta ogi frijituzko zarakarrez apaindua tortillaren inguruan, triangelutan moztuta.

Izena emateko azken eguna ekainaren 9a izango da, 21:30ean. Horretarako, posta elektronikoko mezu bat bidali beharko da  aldezaharrasanjuan@gmail.com helbidera, parte-hartzaileen datuekin eta harremanetan jartzeko moduarekin (telefono mugikorra). Lehenengo 20 izen-emateak onartuko dira eta antolatzaileek abisatuko dituzte.

Tortilla irundarra

Dirudienez, errezeta hau Ignacio Domenech sukaldari katalanak 1910ean idatzitako “La Cocina Vasca” liburuan argitaratu zen.

Galtzeko arriskuan dagoen tortilla horrek nahasmena sortzen du desagertutako Urdanibia plazako Irureta jatetxean, Irungo alde zaharrean, egiten zen antzeko beste tortilla batekin. Gainera, ganba batzuk gehitzen zitzaizkion. Oso plater tradizionala zen, eta “Tortilla Irureta” esaten zioten. Datu bitxi gisa, Irungo Real Union, Bilboko Athletic eta Atletico Madril taldeetako futbol jokalaria zen “Jabo Irureta”-ren senideek zuzentzen zuten establezimendu hau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude