Maiatzaren 28an Irunen aurkeztuko da Gure Eskuk datozen bi urteetarako prestatutako plangintza

Martxoaren 2an Bilboko Kafe Antzokian datozen 2 urteetarako plangintza aurkeztu zuen Gure Eskuk. Orain plangintzaren aurkezpen hori eskualdez eskualde egiten ari dira. Bidasoa eskualdeko aurkezpena maiatzaren 28an egingo da, Palmera Montero gunean arratsaldeko 19:00etan.

“Erronka potoloak eta ilusio handiko bideak marraztu ditugu oraingoan” adierazi dute antolatzaileek. Horregatik, eskualdeko herritar guztiak “Herri libre bat” kanpainaren aurkezpenean parte hartze gonbidatu dituzte.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude