Santiagotarrak taldearen arrakasta maratoi erdian eta arraunlarien hurrengo erronka Legution

Santiagotarrak elkarteak bi hitzordu garrantzitsu ditu estatu mailan. Alde batetik, piraguistek emaitza bikainak lortu dituzte Aranjuezen jokatutako Espainiako maratoi erdiko txapelketan. Bestetik, banku mugikorreko arraunlariak Legution lehiatuko dira maiatzaren 2an eta 3an Espainiako Txapelketa absolutuan.

Aranjuezko Tajo ibaiko uretan, Espainia osoko 75 klub baino gehiagoren artean, Santiagotarrak urbycolan taldeak taldekako sailkapen orokorreko hirugarren postu eskuratu du. Kadeteen mailan dominatu dute bereziki, Eneko Parada eta Aimar Lekuona Espainiako txapeldun izendatu baitira gizonezkoen C2 mailan, eramanaldiak ondo kudeatuz eta aurkariei argi eta garbi irabaziz. Emakumezkoen C2 kadete mailan ere urrea irabazi dute Laia Elías eta Ana Aramburu kirolariek, proba hasieratik amaierara kontrolpean izanda. Horrez gain, Oier Serranok bigarren postua lortu du bere finalean, eta Maddi Garcíak zein Naia Garcíak brontze baliotsu bat poltsikoratu dute emakumezkoen C2 kadete mailan. Azkenik, Jon Susperregik seigarren postua lortu du C1 kadetean, eta elkarteko beste hainbat ontzi ere lehenengo hamarren artean sailkatu dira txapelketa honetan.

Arraunlariei dagokionez, Santiagotarrak BM taldeak hemeretzi kirolari eta hiru ontzi eramango ditu Legutioko uretara asteburu honetan. Emakumezkoen zortziko absolutuan Leire Navaridas, Jone Laguardia, Amaia Irazoqui, Maider Irazoqui, Jessica Berra, Maialen Bengoetxea, Irati Laguardia eta Ane Calvo arituko dira, Eloy García lemazaina dutela. Gizonezkoen zortziko absolutuan, berriz, Martin Gonzalez, Luken Solozabal, Oier Emazabel, Unai Arce, Xabier Payo, Julen Beltran, Beat Jimenez eta Juan Martinez aterako dira uretara, kasu honetan ere Eloy García lemazain lanetan dela. Bukatzeko, Elur Alberdik emakumezkoen PR skiff egokituaren kategorian ordezkatuko du hiriko taldea, txapelketari amaiera borobila emateko asmoz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude