Gaur hasiko dira Irungo Jaiek eragindako zirkulazio-aldaketak

San Pedro eta San Martzial jaiak direla eta Irungo Udalak jakinarazten du gaur, hilak 16, jarriko direla indarrean hirian aurreikusitako zirkulazio-aldaketak. Horiei esker, egun hauetan gozatzeko espazio handiagoa izango dute oinezkoek.

Larunbat honetan eta ekainaren 23tik uztailaren 1era, oinezkoentzat bakarrik izango dira, arratsaldeko 19:00etatik eta jaietako jarduerak amaitu arte, Alde Zaharreko eremu batzuk, Urdanibia plaza eta San Martzial kalea, eta ibilgailu motordunek galarazita izango dute sarrera. (Ekainaren 24an 9etatik 14eta eta ekainaren 24 eta 25ean, 17etatik aurrera, eguneko jarduerak bukatu arte).

Gainera, ekainaren 23tik ekainaren 30era (ekainaren 24 eta 27an izan ezik), Colón pasealekua itxita egongo da Gipuzkoa hiribidearen eta Eskoleta kalearen artean, arratsaldeetan (ekainaren 30ean salbu, egun horretan goizean ere hala izango baita).

Aparkatzeko alternatibak

Irungo Udalak garraio publikoa erabiltzeko gomendioa egiten die herritarrei eta, berritasunen artean, aparkaleku alternatiboak gogorarazi nahi ditu, batik bat, erdialdetik hurbilen dauden eremuetan. Hona hemen aldi baterako aparkalekuen zerrenda:

Horrela, ohi bezala, aparkaleku gisa erabiliko da Dunboa ikastetxea, ekainaren 22tik uztailaren 3ra; Berio kaleko Eguzkitza BHIa ere (bigarren hezkuntzako zentroa, Victoriano Juaristi kaleko lehen hezkuntzakoaren ondorengoa, 2019an ireki zena) aparkaleku izango da, ekainaren 22tik uztailaren 3ra. Azkenik, su artifizialak ingurutik botako direnez Donostia kalean ere aparkatzeko mugak ezarriko direla eta, aparkaleku gisa gaituko da Lekaenea eskolako patioa, ekainaren 27tik uztailaren 3ra; berritasun gisa, aparkalekuen zerrendan sartuko da Bidasoaldea HHIa ere, ekainaren 22tik uztailaren 3ra.

Jarduera horiek eta jaietako programako beste ekitaldi batzuk direla eta, baliteke hiriko autobusen ordutegi eta ibilbideetan ere aldaketak egotea. Hori dela eta, informazio zehatza jarriko da markesinetan, erabiltzaile guztiek egun bakoitzean aurreikusi diren aldaketen berri izan dezaten. Informazio hori Udalaren webgunean ere egongo da eskuragarri, eta IrunBus-en aplikazioan eguneratuko da.

Gainera, Gautxori

Gautxori zerbitzua, eskatutakoan geldialdia eginez, ekainaren 16an eta 17an egingo du zerbitzua, 11:30etik 6:30era (ordutegi arrunta), Fermin Calbetóneko irteera-burutik. Ordutegi hori hilaren 19tik (astelehena) 22ra (osteguna) izango da. Eta ekainaren 23tik uztailaren 1era arte, ordutegi berezia, 23:00etatik 06:00etara, orduro. Kasu horretan irteera-burua Gipuzkoa hiribidea 1 izango da. Gogoratu behar da eskatutakoan gelditu egingo dela. Ekimen hori hiriko mugikortasunari genero-ikuspegia aplikatzeko da, eta, hala, lagundu egiten da hala nahi duten emakumeak beren helmugetatik ahalik eta hurbilen jaitsi daitezen autobusetik.

Azken batean, egun horietan, hiriak 24 orduz izango du hiri-autobusen zerbitzua. Ohiko errefortzua da, eta, horrekin batera, festetan ere garraio publikoa erabiltzeko gomendioa egiten da, bai eguneko lineetan, bai gaueko Gautxorin. Aukera erosoa eta segurua da hirian barrena ibiltzeko, eta 2019an bezala, Gautxorik eskaripeko geralekuak ere izango ditu gainera.

Taxiak

Luis Marianoko taxi-geltokia Iparralde hiribidera lekualdatuko dira (Colón pasealekuaren ondora), egun eta ordu hauetan:

Ekainaren 23an, 18etatik aurrera, eta 24 eta 25ean egun osoan; 28etatik aurrera, 18etatik aurrera, uztailaren 1era arte.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude