Obra Arloak azkenaldian Irungo Erdialdeko bi eremu jakinetan berrikuntzak egiteko emandako pausoen berri eman du. Zehazki, Obra arloak bi kontraturen esleipenaren berri eman du: bata Mendibil inguruko beharrak aztertzeko egin da, eta bestea, udaletxearen atzealdeko partzela berrurbanizatzeko.
Jarduneko Obretako ordezkari Cristina Labordak azaldu duenez, “herritarren proposamenei erantzuten dieten bi jarduketa dira. Mendibili dagokionez, auzoaren beharrak aztertu nahi ditugu, berezia baita hiriaren goialdean dagoela-eta, eta, udaletxearen atzealdeari dagokionez, berriz, partzela hobetzeko proiektua idazteko fasean gaude dagoeneko”. Kasu batean zein bestean, behin lehenengo zirriborro edo alternatibak eskuan, beste proiektu batzuen esparruan bezala, dagokion auzo elkartearekin kontrastatuko dira.
Mendibil
Berrikuntzak egin berri dira Mendibil inguruan, eta beste batzuk egitea aurreikusten da: Juan de Albisu kaleko espaloia zabaldu eta oinezkoen irisgarritasuna hobetu da, eta Irunbusen 5. linea sortuko da, zeina auzoan barrena pasatuko den. Bada, gainera, Udalak inguruaren egungo beharrak zehazteko azterketa bat egingo du. Zehazki, irisgarritasunaren eta argiztapenaren esparrukoak. Antzematen diren arazoen konponbideak bizi kalitatea hobetzeko bertakoentzat eta bisitarientzat giro atsegin eta osasungarriagoa sortzeko eta auzoaren nortasun historikoa babesteko aukerak izango dira. Enean Kooperatiba Elkarte Txikiari esleitu zaio kontratua, 17.569,20 euroan.
Jesus eta Prudencia Arbide karrikak
Udalak udaletxearen atzealdean Jesus eta Prudencia Arbide karriken artean dagoen partzela hobetu nahi du, berrurbanizazio proiektu baten bidez. Jarduketaren barruan, alternatiba azterketa bat egingo da, eta proiektua idazteko kontratua Girder Ingenieros enpresari esleitu zaio, 41.987 euroan. Proiektuak Jesus eta Prudencia Arbide karriken arteko irisgarritasun arazoak konpondu beharko ditu, tarte horretako berdegunean barrena lotune berri bat sortuta, eta, berdegune horren berrurbanizazioa zehaztuz eta, horrela, hirian erabilera anitzeko espazio berri bat sortuz, balio erantsia emango dio hari.