Bisitarien kopurua %6 igo da Bioterra azokaren hogeigarren edizioan 

Bisitarien kopurua %6 igo da Bioterra azokaren hogeigarren edizioan. Gipuzkoako eta inguruko lurraldeetako bisitariek ez dituzte galdu nahi izan Bioterraren 20. edizioan parte hartu duten 121 enpresa erakusketarien proposamenak, ezta efemeridea ospatzeko prestatutako jarduera programa osoa ere.

10.000 pertsona baino gehiago pasa dira asteburuan Ficobatik. Igandea izan zen egunik jendetsuena; 4.100 bisitari baino gehiago etorri ziren, batez ere Gipuzkoatik ( % 82). Aipatzekoa da, halaber, bisitarien % 7 inguru Iparraldetik etorri direla eta % 5 Nafarroatik.

Bisitari gipuzkoarraren jatorriari dagokionez, parte hartzerik handiena Bidasoak izan du ( % 46,45), ondoren Donostialdeak ( % 27,58), Oarsoaldeak ( % 11,54), Goierri-Tolosaldeak ( % 6,64) eta Debagoiena-Debabeheak eta Urola Kostak ( % 7,79).

Jende asko bildu da produktu ekologikoen, bioeraikuntzaren, energia berriztagarrien eta kontsumo arduratsuaren Euskadiko azokan. Azokak izandako harrera hau oso ondo baloratu dute enpresa erakusketariak eta horren ondorioz, nota altua eman diote Bioterrari. Enpresa erakusketariei egindako inkestetan, % 83k adierazi du hurrengo ediziora itzultzeko asmoa duela.

Azoka bisitatu duten pertsonak ere pozik agertu dira bai erakusketarien proposamenekin bai jarduerekin. Egia esan, asteburu osoan zehar giro bikaina egon da standetan, baita hitzaldiak, tailerrak, showcooking-ean ere, Yoga Day-an eta, jakina, Bioterrazako food truck-etan.

«Bioterra 2023 edizio biribila izan da», adierazi du Maialen Gaztañaga azokaren zuzendariak. Bisitan etorri zaizkigun guztiei esker, azokak giro bikaina izan du asteburu osoan. Erakusketa gunea oso jendetsua egon da. Eta gauza bera gertatu da Bioterran egin diren hamarnaka jardueretan. Hitzaldietan, tailerretan, Yoga Dayn, bioterrazan Azokako txoko guztietan giro aparta egon da. Bioterraren hogeigarren urteurrena ospatzeko modu bikaina izan da”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude