Astelehenean Dunboa ikastetxean eskolako arrazakeriaz hitz egiteko hitzaldia egingo dute

Astelehenean, martxoaren 20an, Dunboa ikastetxean “Arrazakeria eskolan, errealitate isildua” hitzaldia eskainiko dute gurasoentzat. Hitzaldia arratsaldeko 17:00etan hasiko da eskolako liburutegian eta zaintza zerbitzua behar dutenek eskura izango dute irun.ongietorrieskolara@gmail.com helbide elektronikora idatzi edo 688 81 03 72 telefono zenbakira deituz. Jarduera eskolan garatzen ari den Kaleidoskopioa programako jardueren barruan kokatzen da.

Hitzaldiaren bidez, seme-alabekin arrazismoari buruz hitz egiteak duen garrantzia landu nahi da, izan ohi diren eta eguneroko bizitzan normalizatzen ditugun iruzkin eta jarrera arrazistak identifikatu, baita aniztasunak duen balioaz eta desberdintasuna errespetatzeak duen garrantziaz kontzientzia hartzea ere.

Kulturarteko harremanen garrantziaz ere hitz egingo dute, arrazismoari aurre egiteko eta bizikidetza sustatzeko tresna gisa.

Hori guztia, parte hartzeko metodologia baten bidez. Metodologia horren bidez, hausnarketa sustatu nahi da, bestearen lekuan jar gaitezen erraztu (bereizkeria hori jasaten duten pertsonena), gure jarrerak eta iruzkinak auzitan jarri, eta gure seme-alabekin eguneroko bizitzan gaiari heltzeko tresnak eman.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude