Irungo pumptrack pista zabalik dago jada

Ostiral honetan, jarduneko alkate Jose Antonio Santano, Obretako jarduneko ordezkari Cristina Laborda eta Kiroletako jarduneko ordezkari Borja Olazabal Ventasen izan dira Irungo Pumptrack pistaren emaitza ikusteko. Pista, exekuzio lanak amaitu ondoren, jendearentzat irekita dago lehen ordutik. Gainera, kiroletako alorra lanean ari da instalazio honetan erlazionatutako ekitaldiren bat hartzeko.

José Antonio Santanok azpimarratu duenez, “gaur herritarren partaidetzatik abiatutako proposamen baten emaitza ikusten dugu. Horrela, kirol-instalazio berri bat dugu gaurtik aurrera, berezia eta gure inguruan paregabea. Adibide gutxi daude gure inguruan, eta, beraz, txirrindulari eta patinatzaile irundarrek gozatzeaz gain, Irundik kanpo ere deigarria izango da. Gainera, hainbat zirkuitu ditu, erabiltzailearen maila edozein dela ere “.

Zer da pumptrack bat?

Zehatzago azaldua, pumptrack-a kirol-modalitate bat da, non txirrindulariek zein patinatzaileek, pista batean zehar, aldapa edo oztopo txikiak gainditzen dituzten, bultzatu edo pedalak eman gabe. Elizatxo etorbidearen eta Bizkaia kalearen arteko espazioan kokatuta dago, Porcelanaseko biribilgunearen ondoan.

Pumptrack-ak maila guztietako erabiltzaileei zuzendutako uhin biribilak dituzten inertzia-zirkuitu zirkularrak dira. Asfaltozko akaberari esker, bizikletak, patinak, eta mikropatinak sar daitezke, eta helduleku ezin hobea eskaintzen dute, baita gainazala bustita dagoenean ere. Akabera horrek instalazioaren egoera ona bermatzen du eta mantentze-lanak minimizatzen ditu.

Eskaria, lursaila, eskualdeko erabiltzailearen tipologia eta etorkizunerako jardueraren aurreikuspena aztertu ondoren, instalazioa maila desberdinetako hiru zirkuituk osatzen dute. Ikuspuntu profesionaletik, zirkuituak erabiltzaileari eskaintzen dizkioten erabilera-aukeren arabera bereiz ditzakegu, erabiltzaileek oinarrizko mailatik maila profesionalera aurrera egitea ahalbidetzen duten hiru instalazio lortuz. Ikuspegi ludikoaren arabera, hainbat diseinutako eta dimentsiotako zirkuituak publiko guztientzat dira egokiak, eta erabiltzaileen ratioa handitzea ahalbidetuko dute, bai eta erabiltzaile asko izanda ere instalazioaren funtzionamendu egokia bermatu ere.

Hastapen-zirkuitua (berdea): 70 metro lineal inguruko Pumptrack bat da, eta bi peralte eta oztopo egoki ditu jarduera horretan hasten direnentzat. Bere diseinuari esker, erabiltzaile hasiberriak inertziak kontrolatuz eta esponentzialki haziko ez den abiadura kontrolatua lortuz hasi ahal izango dira zirkuitu honetan.

Zirkuitu amateurra (urdina): 120 metro lineal inguruko Pumptrack bat da, sei peralte eta maila ertaineko erabiltzaileentzako oztopo egokiak dituena. Zirkuitu honek erabiltzaileen progresioari lagunduko dio, inertziak eta abiadura handixeagoak ekarriz.

Pro zirkuitua (gorria): 100 metro lineal inguruko Pumptrack bat da, goi mailako teknikak aplikatzea ahalbidetzen duten hiru peralte eta oztopo dituena. Zirkuitu honek erabiltzaileei inertzia kontrolatuak dituen abiadura altuagoan errodatzeko aukera emango die.

Lanen esleipenduna POOLSPORT SOLUCIONES, S.L. izan da, eta inbertsioaren aurrekontua, 376.456,25 euro (BEZa barne).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude