Irungo KZguneek uztaileko ikastaro eskaintzaren berri eman dute

Irungo KZguneek uztaileko ikastaro eskaintzaren berri eman dute. Ikastaroetarako izena ematea edo plazaren bat libre dagoen ikusteko, KZgunearen webgunearen bitartez egin daiteke. Hitzaldiak berriz, Irungo KZguneetan egiten dira aurrez aurre, zentroko hezitzaileen eskutik.

Irunen bi KZgune gaude, lehena San Juan Arri plazan, Carlos Blanco Aguinaga Kultur gunean, eta Pio XII plazan. KZguneek hainbat zerbitzu eskaintzen dituzte:

  • Zure zentroan programatutako ikastaroak eta zure teknologia mailara egokitutakoak. Ez du axola zer maila duzun, aurrera egin ezazu IKTen ezagutzan
  • IKT gai ezberdinei buruzko informazio saioak, KZgunea zentroetan edo hurbileko aretoetan programatutakoak.
  • Urrunetik eta zure erritmoan egiteko online ikastaroak. IKTetan sakondu nahi duten erabiltzaileentzat zuzenduta.
  • Bideokonferentzia bidezko formakuntza, talde murriztuetan eta lekualdatu beharrik gabe, gure hezitzaileek emana.
  • Herritar guztientzako zuzeneko hitzaldiak, gure Youtube kanalaren bitartez eskainiak IKTei buruzko informazioa emateko.
  • Aurrez aurreko banakako saioak, gure IKT ikastaro edo gaiei buruz dituzun zalantza guztiei erantzuteko.

Beste zerbitzuak:

  • Eskuratu ezazu IT Txartela, teknologia berrietan dituzun ezagutzak egiaztatzen dituen ziurtagiria, hainbat modulutako azterketak eginez (Internet, Ofimatika, Microsoft…).
    • Elektronikoki identifikatzeko modu berri bat da, erraz erabiltzen dena era telematikoan administrazioekin harremanetan jartzeko.
    • Metaposta zerbitzuan alta eman. Zerbitzu hori Eusko Jaurlaritzak eskainitako Interneteko postontzi eta dokumentu-gordailua da.

Uztaileko ikastaroak:

San Juan Arria plaza (Carlos Blanco Aguinaga Kultur gunea-CBA):

  • Oinarrizko formakuntza
    • Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi (14 ordu):  2024ko uztailaren 17tik uztailaren 29ra 09:30etik 11:30era, gaztelaniaz eta aurrez aurre.
  • Aisia eta entretenimendua
    • Adimen artifiziala, ChatGPT eta haren alternatibak (6 ordu). 2024ko uztailaren 9ra eta uztailaren 16ra 16:00etatik 18:00etara, gaztelaniaz eta aurrez aurre.
    • Egon zaitez aktibo Google Fit eta Wikilocekin (2 ordu). 2024ko uztailaren 30ean 9:30etatik 11:30era, gaztelaniaz eta aurrez aurre.
  • Ofimatika
    • Ofimatika tresnak – LibreOffice (20 ordu), 2024ko uztailaren 2tik 15era 9:30etik 11:30era, gaztelaniaz eta aurrez aurre.
  • Segurtasuna
    • Pantailak, sare sozialak eta Internet modu osasungarrian erabiltzeko hezkuntza (4 ordu). 2024ko uztailaren 2tik 4ra 16:00etatik 18:00etara, gaztelaniaz eta aurrez aurre.
    • Zibersegurtasuna eta pribatutasuna sarean (4 ordu). 2024ko uztailaren 23tik 30era 16:00etatik 18:00etara, gaztelaniaz eta aurrez aurre.
  • Hitzaldia
    • Zure ordenagailua birus eta bestelako mehatxuetatik babestu (2 ordu). 2024ko uztailaren 18an 18:00etatik 20:00etara, gaztelaniaz, eta aurrez aurre.

Pío XII Plaza 2:

  • Laguntza-ikastaroak:
    • Gaitasun digitalak PC eta Interneteko oinarrizko erabilerarako (10 ordu). 2024ko uztailaren 8tik 12ra 9:00etatik 11:00etara gaztelaniaz eta aurrez aurre.
    • Gozatu zure denboraz gaitasun digitalen bidez (10 ordu). 2024ko uztailaren 15etik 19ra 09:00etatik 11:00etara, gaztelaniaz eta aurrez aurre.
  • e-Administrazioa:
    • Online izapideak Osakidetzarekin (4 ordu). 2024ko uztailaren 10etik 12ra 18:00etatik 20:00etara, gaztelaniaz eta aurrez aurre.
    • BakQ ziurtagiria (2 ordu). 2024ko uztailaren 29an 18:00etatik 20:00etara, gaztelaniaz eta aurrez aurre.
  • Oinarrizko formakuntza:
    • PC, teklatua eta sagua hasieratik nola erabili ikas ezazu (8 ordu). 2024ko uztailaren 2tik 5era 16:00etatik 18:00etara, gaztelaniaz eta aurrez aurre.
    • Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi (20 ordu). 2024ko uztailaren 8tik 19ra, 16:00etatik 18:00etara, gaztelaniaz eta aurrez aurre.
    • Mekanografia. Ikasi hutsetik (10 ordu). 2024ko uztailaren 22tik 30era 16:00etatik 18:00etara, gaztelaniaz eta aurrez aurre.
  • Irudia eta bideoa:
    • Argazkiei ukituak eman zure Smartphonearekin (4 ordu). 2024ko uztailaren 17tik 19ra 18:00etatik 20:00etara, gaztelaniaz eta aurrez aurre.
    • Editatu bideoak zure Smartphonearekin (4 ordu). 2024ko uztailaren 22tik 24ra 18:00etatik 20:00etara, gaztelaniaz eta aurrez aurre.
  • Aisia eta entretenimendua
    • Musika aplikazioak zure Smartphonean (2 ordu). 2024ko uztailaren 2an 11:00etatik 13:00etara, gaztelaniaz eta aurrez aurre.
    • Google Maps. Zure ibilbiderik onena arakatu eta aukeratu (4 ordu). 2024ko uztailaren 3tik 5era 18:00etatik 20:00etara, gaztelaniaz, eta aurrez aurre.
    • Adimen artifiziala, ChatGPT eta haren alternatibak (6 ordu). 2024ko uztailaren 22tik 24ra 09:00etatik 11:00etara, gaztelaniaz eta aurrez aurre.
    • Zure bidaia planifikatu (6 ordu).  2024ko uztailaren 22tik 24ra 11:00etatik 13:00etara, gaztelaniaz eta aurrez aurre.
    • Egon zaitez aktibo Google Fit eta Wikilocekin (2 ordu). 2024ko uztailaren 30ean 11:00etatik 13:00etara, gaztelania eta aurrez aurre.
  • Ofimatika
    • Googleko dokumentuak. Sortu zure testuak hodeian (4 ordu). 2024ko uztailaren 2tik 3ra 09:00tik 11:00etara, gaztelaniaz eta aurrez aurre.
    • Google kalkulu-orriak. Sortu eta editatu zure kalkulu-orriak (4 ordu). 2024ko uztailaren 4tik 5era 09.00etatik 11:00etara, gaztelaniaz eta aurrez aurre.
    • Ofimatika tresnak – LibreOffice (20 ordu). 2024ko uztailaren 8tik 19ra 11:00etatik 13:00etara, gaztelaniaz eta aurrez aurre.
  • Produktibitatea
    • Google Calendar. Zure denboraren kudeaketa hobetu (2 ordu). 2024ko uztailaren 29tik 11:00etatik 13:00etara, gaztelaniaz eta aurrez aurre.
  • Segurtasuna
    • Erosketa eta ordainketa segurua Interneten (4 ordu). 2024ko uztailaren 3tik 4ra 11:00etatik 13:00etara, gaztelaniaz eta aurrez aurre.
    • Pantailak, sare sozialak eta Internet modu osasungarrian erabiltzeko hezkuntza (4 ordu). 2024ko uztailaren 29tik 30era 09:00etatik 11:00etara, gaztelaniaz eta aurrez aurre.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude