Santiagotarrak izan zen igandean Bidasoa ibaian jokatutako txapelketan urrezko domina gehien lortu zituen kluba

Argazkia: JJ. Portos

Joan den urtarrilaren 29an, igandea, Santiagotarrak-BM kirol elkarteko banku mugikorreko arraun taldeak Distantzia Luzeko Euskadiko Txapelketan parte hartu zuen, Bidasoa ibaian. Estropada honekin amaitutzat eman zen Euskadiko jaitsieren egutegia, bai Gipuzkoako Federazioarena, bai Euskadiko Federazioarena.

Azpimarratzekoa da Santiagotarrak elkartea izan zela urrezko domina gehien lortu zituena. Guztira Santiagotarrak K.E. taldeko arraunlariek urrezko 7 domina, zilarrezko 2 domina eta brontzezko 3 domina eskuratu zituzten. Azken urteetan Bidasoa ibaian jokatutako estropadarik handiena izan zen, 173 ontzitan 500 arraunlari baino gehiagok parte hartu baitzuten.

Urrezko dominak lortu zituzten:

– Juan Martinez, Unai Arcelus, Martin Gonzalez eta Asier Yague gizonezkoen haurrentzako lau sculletan.

– Iñigo Pardavilla eta Joanes Payo gizonezkoen haur-scull bikoitzean.

– Jone Laguardia, Leire Navaridas, Maria Martinez eta Maialen Bengoetxea emakumezkoen kadete mailako lau sculletan.

– Luken Solozabal, Xabier Payo, Mikel Laguardia, Inhar Romano, Julen Beltran, Embor Lurgain, Markel Irigoien eta Oier Emazabel, Urko Puy lemazainarekin.

– Irati Laguardia, Elaia Saenz, Julene Bengoetxea eta Ane emakumezkoen gazteen lau sculletan.

– Beñat Fernandez, Ibai Otxoa, Joan Ander Penas, Bittor Lekuona, Xabier Etxebeste, Ander Aramendi, Julen Villafranca eta Hugo Rodriguez, Aitor Olazabal lemazainarekin.

– Arantza Zunzundegi eta Elena Laguardia emakumezkoen scull bikoitzean

Santiagotarrak K.E. arraun taldearen hurrengo estropada otsailaren 12an Legution jokatuko den Gipuzkoako ligako lineako lehen estropada izango da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude