Udazkenean egingo diren “Haurartean” tailerrek errespetuzko hazkuntza izango dute ardatz

Santi Jiménez ordezkariak gurasoentzako eta hezitzaileentzako egingo den beste tailer-multzo baten berri eman du. GazteARTEan Irungo Udaleko Gazteria Zerbitzuak antolatu ditu udazken honetarako. Zehazki, hiru tailer izango dira, errespetuzko hazikuntzan ardaztuta.

Ekimena HaurARTEan programaren esparruan kokatzen da. Helburua du tokiko ikaskuntza-komunitate bat izatea, haurren eta nerabeen eskubideak ardatzean jarrita. Hala, urritik abendura bitartean egingo diren hiru tailer horiek guraso eta hezitzaileentzako dira, eta asmoa da familietan harreman osasungarriak sortzea eta haurren garapen positiboa bultzatzea.

HaurARTEan tailerrak profesionalak emango dituzte, eta heziketa digitalarekin lotutako hainbat gai landuko dituzte. Hala, urriaren 21ean, Marisa Moya hezitzaileak eta diziplina positiboan erreferentea denak lerro horren estrategiei eta printzipioei buruz hitz egingo du. Lerro hori eraginkorra da epe luzera, eta bere iritziz, ikasteko aukera handi bat da akatsa. Nerea Mendizabal psikopedagogoak eta komunikazio ez-bortitzean adituak ere parte hartuko du. Tailer hau azaroaren 3an izango da, eta ardatza izango da zer garrantzitsua den gure buruarekin eta besteekin guk nahi dugun komunikazioa lortzea. Azkenik, abenduaren 1ean, Sharlotte Limodin, parentalitate sortzaileko hezitzaile eta aholkularia izango da, eta haurren autoestimua autoerregulazioan lagunduz bultzatzeak zer garrantzia duen izango du ardatz.

Tailerrak, doakoak, Palmera Montero Gunean egingo dira. Izena emateko epea urriaren 7an irekiko da udal web orrian, tokiak bete arte. Kontziliazio-zerbitzua eskainiko zaie 3 eta 8 urte bitarteko haurrak zaintzen dituztenei.

HaurARTEan komunitatearen asmoa da, prestakuntza eskaintzeaz gain, kalitatezko materiala jartzea haur eta nerabeen hazkuntzan eta hezkuntzan diharduten pertsonen eskura, kontsulta dezaten. Hala, podcast eta podcast-bideoak grabatuko dira aditu horiekin, eta edozein gailutatik kontsultatu ahal izango dira Gazteartean web orriaren bidez. Hor, dagoeneko jasota daude Hezkuntza Digital Positiboari buruzko aurreko HaurARTEan tailerretan parte hartu zuten profesionalei egindako elkarrizketak eta Kamy Mateorekin Hezkuntza Positiboari buruz grabatutako podcast-ak.

Tailerrak

Ulertu eta egin; irmotasunez eta lañotasunez hezteko erronka

Marisa Moya, hezitzailea eta diziplina positiboan aditua.

Urriak 21, 17:30-19:30.

Gaztelania

Palmera Montero Gunea

Komunikazio ez-bortitza

Nerea Mendizabal psikopedagogoa eta komunikazio ez-bortitzean aditua.

Euskaraz, gaztelaniara itzulita

Azaroak 3. 17:30-19:30.

Palmera Montero Gunea

Autoestimua indartzea autoerregulazioan lagunduz

Sharlotte Limodin, hezitzailea eta parentalitate sortzaileko aholkularia

Gaztelania

Abenduak 1. 17:30-19:30

Palmera Montero Gunea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude