Kontsumoaren inguruko mikromezuen lehiaketaren hamabigarren edizioa martxan dago
Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoan (KIUB) jasotako kontsulten kopuruak gora egin du 2019. urtean zehar. Guztira, 2.463 kontsulta jaso dira, hau da, joan den urteko datuarekin alderatuta %16 igo dira kontsultak. Txostenean bildutako informazio eta grafikoen artean, erreklamazioetan izandako %11ko gorakada da datu esanguratsuenetako bat. Txosten osoa udal webguneko gardentasun atarian irakurgai dago.
Mikel Zabaleta KIUBeko arduradunak azaldutakoaren arabera, “kontsulten kopuruan izandako gorakadak hiritar gehiagorengana iristeko gai izan garela erakutsi digu”. Kontsulten gorakadarekin batera, erreklamazioak %11 igo ziren 2019. urtean zehar. Kontsulta eta erreklamazioen artean, telefoniaren sektorearekin lotutakoek gora egin zuten nabarmen, merkataritza elektronikoaren kontratazio moduekin lotutakoekin batera.
“Hiritarrek oso era positiboan balora-tzen dute KIUBek eskainitako informazio, formazio eta aholkularitza zerbitzua”
Rebeca González, Kontsumo ordezkaria
Kontsumitzaileen informaziorako bulegoak argitaratutako txostenean bildutako beheraka nabarmenetako bat energi-hornidurena da. Izan ere, 2018. urtean zerbitzu horiek etxez etxeko komertzializazio galarazten zuen legea onartu zen. Debekuak gaiaren inguruko kontsulten beherakadarekin harreman zuzena duela ondorioztatu dute Kontsumitzaileen informaziorako bulegotik.
Hiritarrentzako arreta zerbitzuak
Bulegoak hiritarren kontsultak eta erreklamazioei erantzuteko hiru kanal dauzka: aurrez aurreko kontsultak, telefono bidezkoak eta email zerbitzua. Aurreko urteetako datuek markatutako bidea jarraituz, aurrez aurreko kontsultak dira erabiltzaileek gehien hautatzen duten aukera. Izan ere, joan den urtean zehar mota honetako %51 kontsulta jaso ziren, posta elektronikoz %27a eta telefonoz %21a iritsi ziren bitartean. Rebeca González kontsumo ordezkariaren hitzetan, “hiritarrek oso era positiboan baloratzen dute KIUBek eskainitako informazio, formazio eta aholkularitza zerbitzua”.
Rebeca González kontsumo ordezkariak adierazi duenez, “bulego hau oso erabilgarria izatea nahi dugu erosketa bati edo etxera iristen zaigun faktura bati buruz guztiok eduki ahal ditugun zalantzak argitzeko”.KIUBetik azpimarratu dute ebazteko denbora arintzeko lanean dihardutela eta erabateko adostasunek eta adostasun partzialak kasu gehienen %50a direla. Balantzeak utzitako gainerako datuen artean, KIUB bulegoaren webean egin diren bisiten kopurua nabarmentzen da, 12.964 sarrerekin.
Mikromezuen lehiaketa
XII. Mikromezu Kontsumo Lehiaketa antolatu du Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoak. Lehiaketaren helburua gazteek idatzitako mezu laburren bitartez kontsumoarekin duten esperientzia zabaldu nahi da. Lehiaketan 10 eta 17 urte arteko gazteek parte hartu dezakete eta lanak otsailaren 6a baino lehen entregatu beharko dira.
Lehiaketara “konta iezaguzu kontsumoarekin duzun esperientzia” goiburuari gehienez 400 karakterekin erantzuten dion mezua aurkeztu beharko dute gazteek. Euskaraz zein gazteleraz idatzitako mezuak onartuko dira eta aurten, gainera, bideo edo argazkien bitartez mezuak aurkeztea onartuko da. Mezuak omic@irun.org helbide elektronikoaren bitartez edo 673 318 950 telefono zenbakian WhatsApp bitartez aurkeztu beharko dira.
Lehiaketako irabazleentzako sariak adinaren arabera banatuko dira. Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek eta DBHko 1. mailako irabazleek Samsung Galaxy markako tableta jasoko dute opari gisa. Bestetik, DBHko 2., 3. Eta 4. Mailako ikasle irabazleek ordenagailu eramangarri bat eskuratuko dute.
Martxoaren 15ean ospatzen den Kontsumitzailearen Eskubideen Munduko Egunaren inguruan antolatuko lehiaketa da eta aurtengoa lehiaketaren 12. edizioa izango da. Saria emateko ekitaldia martxoaren 13an egingo da arratsaldeko 18:30etan Irungo udaletxeko Areto nagusian. 2019. urteko lehiaketan 290 pertsonek parte hartu zuten.