Bakarrik bizi diren adineko pertsonak babesteko neurri bereziak hartuko ditu udalak koronabirusaren aurrean. Hortaz gain, gizartea laguntzeko ekarpenen bat egin nahi duten pertsona boluntarioekin lan sare bat osatuko da. Neurri berri hauen bitartez Irungo udalak hiriko pertsona babesgabeak lagundu nahi ditu eta aurreko egunetan iragarritako neurriei batu behar zaizkie, Espainiako estatuan alarma egoera dekretatu ostean.
Bakarrik bizi diren adineko pertsonak
Aste honetatik aurrera, Ongizate arloa hirian bakarrik bizi diren 75 urtetik gorako pertsonekin harremanetan jarriko da. Pertsona multzo hau Isolamendua Saihesteko programaren datuen bitartez identifikatua izan da, urtero bakarrik bizi diren adineko biztanleei hiriko baliabideak hurbiltzen dizkienak.
Era honetan, egungo egoeraren aurrean, udal langileak adineko pertsonak telefonoz deituko dituzte haien egoeraren inguruan galdetzeko, adibidez, inguruan senide sarerik duten galdetu, bere kabuz bete ezin dituzten beharrik edo elikagaiak eta produktu farmazeutikoak lortzeko baliabiderik duten jakiteko.
Osasun agintariekin lankidetzan, prozesu honen bitartez prebentzio mekanismoei eustea eta pertsona ahulen beharrak erantzutea bilatzen da.
Boluntarioen lantaldea
Era berean, egunak pasa ahala sortu daitezkeen behar ezberdinak erantzuteko asmoz, Ongizate arloa, Babes Zibila eta Gurutzeko Gorriak, haien giza baliabideak udalaren esku jarri dituzte. Hortaz gain, udal webgunearen bitartez boluntario gisa izena eman nahi duten pertsonek boluntario sarean izena eman ahalko dute, beharrezkoa izanez gero, gizartean ekarpenen bat egiteko.
Ekimen honen helburua etorkizunean egoeraren bilakaeraren arabera sortuko diren beharrak erantzuteko prest egongo diren pertsonak biltzea da. Boluntario gisa izena eman nahi duten pertsonek udal webgunean topatuko duten formulario arrunt bat bete beharko dute soilik.
Pertsona etxegabeak
Pertsona etxegabeak arreta berezia jasotzen ari duen beste kolektibo bat da. Arrisku egoeran dauden pertsonak direnez, edo zuzenean gizarte-bazterketa jasaten duten pertsonak direla kontutan hartuta, kolektiboari babesa eskainiko zaio osasun arloak markatutako neurriak jarraituz Horretarako, Gipuzkoakoako Foru Aldundia udalekin elkarlanean ari da lurralde osoan zerbitzua eskaini ahal izateko.
Azkenik, Irungo udalak hiritar guztien erantzukizuna eskatzen du egoerari aurre egiteko eta Espainiako Gobernuak dekretuan zehaztutako neurri guztiak betetzea eskatzen da.