Duela 25 urte Bidasoak Europan lortutako garaipena etxetik ospatzeko ekintzak

Apirilaren 22an 25 urte beteko dira Bidasoa eskubaloi taldeak Zagreben Europako Eskubaloi Kopa irabazi zuenetik. Duela 25 urte Bidasoak lortutako Europako titulua ospatzeko antolatutako ekitaldiak alarma-egoeraren ondorioz etxetik egin ahal izateko egokitu dira. Ekintza hauek azken hilabeteetan zeha hirian urteurrena ospatzeko aurre eraman ziren ekintzei batu behar zaizkie. Urteurrenaren inguruan antolatutako lehen ekintzak bertan behera gelditu arren, egoera egonkortzen denean antolatutako ekitaldiak ospatzeko data berria bilatzeko asmoa adierazi duten antolatzaileek.

Garaipena ospatzeko, 1995. urteko Europako eskubaloi finaleko partiduak etxetik ikusteko aukera izango dute zaletuek. Joaneko partidua apirilaren 17an arratsaldeko 18:50etan  ikusi zen YouTubeko “Partidos Históricos de Balonmano” kanalean. Apirilaren, 22an, berriz, arratsaldeko 20.10etan itzulerako partidua ikusteko aukera izango dute zaletuek. Gainera, klubaren Twitter kontuen bitartez partiduak komentatzeko aukera egongo da #Txapeldunak1995 traola erabiliz.

Urteurrenaren egunetan hiriko balkoi eta leihoak Bidasoa kamiseta, bandera eta bufandekin apaintzeko deialdia zabaldu da. Hortaz gain, astelehen honetatik aurrera Irungo udaletxea kolore hori-urdinekin apainduko da, urte hasieratik hiriko kaleak apaintzen dituzten banderen antzera.

Eskubaloi klubaren historia argazkien bitartez errepasatzen duten kartelak hiriko kaleetan zehar sakabanaturik daude oraindik. Horrela, behin alarma-egoera desagertzean, erakusketa bisitatzen jarraitzeko aukera izango dute irundarrek.

Ospakizunez betetako urtea 

Ospakizunekin jarraitzeko, apirilaren 22an Reflejo Pilomotor ekoizle irundarrak sortutako bideoa partekatuko da finaleko partidua amaitu bezain laster, Bidasoak lortutako titulua gogora ekartzeko. Hala ere, Santiago auzoko bizilagunek bideoa primizian ikusteko aukera izango dute, izan ere, egun horretan auzoan egunero egiten den proiekzioren barnean erakutsiko baita.

Ospakizunerako garagardo berezia

Bidassoa Basque Breweryk “Zagreb” izeneko garagardo berria kaleratu du Bidasoaren garaipenaren urteurrenaren harira. Garagardoa Bidassoa Basque Breweryren dendan eskuratu ahalko da. Zagreb garagardoak 33cl. botilatxo formatua izango du eta 2,70 eurotan salduko da. Garagardo berria 6 edo 12 unitateko formatuan zein Bidassoa Basque Breweryko beste produktuekin konbinatuta eskuratu ahalko da.

Sare sozialen bultzada

 Era berean, sare sozialen bitartez Europako garaipena ospatzeko bestelako ekintzak martxan jarraitzen dute. Horrela, #RecuerdoElgorriaga traolaren bitartez txokolate fabrika edo Bidasoarekin harremana izandako urteekin lotutako oroitzapenak biltzen dira Twitterren. Lehiaketako parte-hartzaileen arten Elgorriagako produktuak zozketatuko dira.

Era berean, etxeko txikiek duela 25 urte klubak irabazitako koparen silueta koloreztatzeko  lehiaketa martxan dago. Kasu honetan, 3R3D enpresa irundarrak 3D inprimagailuen bitartez sortutako koparen erreplikak zozketatuko dira lehiaketan parte hartzen dutenen artean.

Saririk izan ez arren, bestelako proposamenak egiten ditu kluba konfinamendu egunak arintzen laguntzeko. Batetik, #AbrilBidasotarraEnCasa traolaren bitartez Bidasoarekin lotutako irudiak partekatzeko proposamena luzatu da sare-sozialen bitartez. Hortaz gain, Marrazketabarrek sorutako Nenad Perunicic-en karikatura koloreztatzeko aukera eskaini nahi zaie ere. Bestetik, Trivial Bidasotarraren bitartez zaletuek klubaren inguruko ezagutzak neurtzeko aukera izango dute.

Europako garaipenaren inguruan antolatutako ekimen eta ekintzak Twitter eta Instagrameko @CDBidasoaIrun eta @Bidassoa1995 profiletan partekatuko dira.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude